Mesozikloi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mesozikloia Enschede hiriaren gainean, Herbehereetan.

Mesozikloia ekaitz konbektibo baten barruko aire-zurrunbiloa da. Goranzko norabidea eta ardatz bertikalaren inguruan bira egiten duen airea da, normalean gertatzen den hemisferioko behe-presio sistemen noranzkoan biraka. Oro har ziklonikoa da eta behe presioko gune bateko ekaitz handi batean gertatu ohi da. Ekaitz horrek lurrazalean haize-ufada indartsuak eta txingor oparoa utz ditzake.

Mesozikloiak 2 eta 10 kilometro arteko diametroa du eta meteorologian mesoeskala deritzon eskalan gertatzen da. Pultsuzko Doppler radarren bidez identifikagarria da.