Metal lurralkalino

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Metal lurralkalinoak taula periodikoko 2. taldeko elementuak dira: berilioa (Be), magnesioa (Mg), kaltzioa (Ca), estrontzioa (Sr), barioa (Ba) eta radioa (Ra) (nahiz eta azken hau ez den beti honela kontsideratzen, erradiaktiboa baita).

Aintzinaroan lur terminoa erabiliz deitu ziren gaur egungo hainbat elementu kimiko. Greziarrek uste zuten oinarrizko lau elementu zeudela eta inerte guztiei lur deitu zieten. Aristoteles, Paracelsus, John Becher eta Georg Stahlek izen hauek erabiltzen jarraitu zuten, ahalik eta lur elementuak hiru ataletan banatu ziren arte. Banaketa hau Antoine Lavoisierri egozten zaio. Berak idatzitako Traité Élémentaire de Chimie liburuan (1789) substances simples salifiables terreuses izendatu zituen, hau da, gatzak sortzen dituzten lur elementuak. Beranduago lur alkalinoak metal-oxidoak izango zirela proposatu zuen eta hau teoria bat baino ez zen. 1808an Humphry Davyk metalak lortu zituen lur alkalino ezberdinen elektrolisiaz.

Metal lurralkalinoak zilar kolorekoak dira, biguinak, dentsitate baxukoak, halogenoekin erraz elkarreragiten dutenak gatz ionikoak sortzeko. Berilioa salbuespena da, bere gatzak kobalenteak baitira.



Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Metal lurralkalino Aldatu lotura Wikidatan