Metano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Metano
Identifikadoreak
CAS zenbakia 74-82-8 YesY
PubChem 297
ChemSpider 291 YesY
KEGG C01438 YesY
ChEMBL CHEMBL17564 YesY
Propietateak
Formula molekularra CH4
Masa molarra 16.04 g mol−1
Itxura Gas koloregabea
Dentsitatea 0.717 kg/m3 (gasa, 0 Â°C)
416 kg/m3 (likidoa)
Fusio puntua

−182.5 Â°C, 90.7 K

Irakite-puntua

−161.6 Â°C, 111.6 K

Disolbagarritasuna uretan 35 mg/L (17 Â°C)
Arriskuak
EB sailkapena Oso sukoia (F+)
NFPA 704
NFPA 704.svg
4
1
0
Flash puntua −188 Â°C
Leherketa muga 5–15% [1]
Harremana duten konposatuak
Harremana duten alkanoak Etanoa, propanoa
Harremana duten konposatuak Metanola, klorometanoa, azido formikoa, formaldehidoa, silanoa
Kontrakoa esaten ez bada, emandako datuak baldintza normaletan (25 °C, 100 kPa) hartuak dira.
Erreferentziak

Metanoa hidrokarburo sinpleena da. Bere formula CH4 da, beraz karbono molekula bat eta hidrogeno lau molekulaz osatua dago.

Baldintza normaletan gas bat da, solutuak sortzeko zaila eta kolorea. Erraz hartzen du su. Molekula ez-polarra da, hau da, bere karga elektrikoak ez du norabide finkorik.

Metano iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauexek dira iturri nabarmenenak:

Gizakiok sortu dugu metanoaren igoera handia izan da. Azkeneko 200 urteetan 0,8tik 1,7 ppm-ra igaro da bere kontzentrazioa atmosferan.

Isurien ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metanoak klima aldaketan efektu kaltegarriak ditu eta hauek desagertzea ikerkuntza askoren helburu izan da. Gas honek erregai fosilak ordezkatu ahalko lituzke horrela aldaketa klimatikoan duen eragin nabarmena gutxiagotuz, edota etorkizunean espaziora bidaliko diren suzien erregai bezala erabiltzeko. Azken batean eragozpenak abantailetan bihurtzea lortu nahi da. Hala ere teknologia hauek oraindik garapen garrantzitsu baten beharra dute.

Gaur egun aldaketa klimatikoaren eragile nagusia CO2–a dela uste den arren badaude beste gas batzuk bera baino potentzial handiagoa dutenak eta berotegi efektuan parte hartzen dutenak. Adibidez metanoak CO2–ak baino hogei bat aldiz bero gehiago hartzen du, baina esan beharra dago metanoaren igorpenak azken urte hauetan mantendu egin direla eta CO2–arenak ostera era nabarmenean hasi direla.

Hainbat ikerketaren arabera[erreferentzia behar] orain arte ezkutaturik egon diren metano kantitate handiak atmosferara igortzen ari dira. Metano hau permafrostetik, itsas hondotik eta Artikoko laku izoztuetatik ateratzen ari da aldaketa klimatikoaren ondorioz eta honek berotegi efektua areagotu dezake.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Metano Aldatu lotura Wikidatan