Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Meteko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Antzinako Grezian, meteko antzineko grezierazko μετοίκος metoikos hitzetik, hirian bizi den atzerritar edo kanpotar esan nahi du.[1] Etimologiaz, , meta, «aldaketa», y oἶκος oikos, «etxe» hitzetatik dator. Meteko hitzak, beraz, etxez aldatu eta beste hiri batera bizitzera etorri dena, adierazten du.[2]

Zerga berezia ordaindu behar zuten (τò μeτoíkιoν) eta ezin zituzten etxea eta beste ondasun higiezin batzuk erosi ἰσoτέλεια pribiliegioa ez bazuten behintzat (hau da, zergetan berdintasuna). Ez zeuzkaten hiritar arruntek zeuzkaten eskubide zibil eta politiko berberak. Gehienetan ez ziren nekazariak izaten, merkatariak eta eskulangileak baizik.

Metekoak askotan artisauak edo merkatariak ziren. Zergak ordaintzen zituzten eta soldadutza egin behar zuten.[3]

Estatutuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziako hirietan ez zituzten berdin hartzen hirian bertan bizi ziren atzerritarrak eta hiritik igaroan zebiltzanak. Azken hauek ez zuten ia inolako eskubide zibil-politikorik. Arazoak izanez gero, proxenoarengana jotzerik zuten, kanpotarren eskubideak babesten zituen hiritarrarengana.

Batzuetan bi hirien artean ituna egiten zen, (ξενία xenía), horrela hiritarrek besteen hirian eskubideak izateko. Hilabete bat baino gehiago geratuz gero, kanpotarra meteko estatusa lor zezakeen hiri batzuetan. Beste hiri batzuetan, Espartan, esaterako, noiz edo noiz xenelasia egiten zen; atzerritar guztiak, metekoak barne, kanporatu egiten zituzten.

Atenasko metekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atenasen metekoen estatutu zehatz bat sartu zen data ezezaguna da. Kalistenesen erreformen garaian izatea posible da.

Atenasen meteko gisa ezartzeko, atzerritarrak babesle bat aurkitu beharra dauka, προστάτης (prostates). Azken honen ardura bere babestua demo batean inskribatzea da.

Metekoak lurren edo etxearen jabea izateko eskubidea ez duenez, prostatesa izan ohi da bere alokatzailea. Metekoa askatu den esklaboa edo libertoa denean, etxea edo lurrak ditu prostatesarentzat, bere lehengo jabea.

K.a. V. mendetik aurrera, metekoak zerga berezi bat dauka, μeτoíkoν (metoikion), 12 drakma gizon batentzat eta 6 alargun batentzat. Esklau ohiek libertoen zerga ere ordaindu beharra zeukaten. Atzerritar guztiek, metekoak zein pasean daudenek ξενικά (xeniká) ordaindu beharra daukate Agoran merkataritzan aritzeko.

Plano judizialean, metekoak hiritarrak baino eskubide gutxiago ditu. Ezin du tribunal batean parte hartu. Prostatesarengana jo behar du, prozesu zibil batez salatzen badute. Prozesu kriminal batean, epaileen erantzuna baino lehen kartzelan sartzen dute. Meteko baten hilketak exiliora bakarrik kondena zitzakeen, hiritar baten hilketan berriz, heriotza-zigorra ezartzen zen.[4]

Meteko ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]