Metodo induktibo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Metodo induktiboa» orritik birbideratua)

Arrazoibide induktiboa, metodo induktiboa edo, besterik gabe, indukzioa errealitatean jasotako behaketetatik proposizioak eratzen dituen arrazoibide-mota bat da, behaketetan izan daitezkeen erregulartasunetan oinarrituta; kasu partikularretatik lege orokorrak eratuz. Kasu partikularren errepikapena lege orokorraren egiazkotasuna baieztatzen duela argudiatuz ematen zaio metodo induktiboari zilegitasuna. Metodo zientifikoan erabiltzen den metodoa da, dedukzioarekin batera. Hau da, logika induktiboa ondorio bat egia izateko probabilitatea neurtzeko modua da, zenbait premisatatik abiatuta. Gure etorkizuneko iragarpenak arrazoibide induktiboan oinarritzen dira iraganeko esperientziak proiektatzen ditugulako

Hala ere, indukzio edo metodo induktibo oso edo perfektu bat kasu guztiak erabat aztertu dituena izango litzateke, ezintasun fisiko, espazial eta denborazkoa dena. Hortaz, gehien desiratzen edo lortu dezakeena jakintza estadistikoa edo probabilistikoa da; metodo praktikoena izanez. Nolanahi ere, lagina nahikoa zabala izan behar da zoriaren ondorioak kontuan ez hartzeko.

Adibideak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Ikusi ditudan txori guztiak egan egiten badute, txori guztiak egan egiten dutela ondorioztatu dezaket metodo induktiboarekin.

- Kaxaren lehenengo 5 arrautzak ustel daude. Arrautza guztiek iraungitze-data bera dute. Seigarren arrautza ustela egongo da.

Metodo induktiboa gauzatzeko pausoak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Behaketa: Enpirismotik abiatuta, ezagutza baliagarria esperientziatik abiatzen dela badakigu, zentzumenetatik. Behaketak neutrala eta aurreiritzirik gabea izan behar du.
  2. Erregistroa: Esperiantziatik abiatuta, behatzen dena erregistratu behar da.
  3. Konparazioozko analisia: Patroi eta ezaugarrien analisia.
  4. Orokortzea: ezaugarri komuna unibertsal gisa hartu.
  5. Errealizazioa: ezaugarri komun unibertsala lortuz, hortik etorkizuneko behaketak ondorioztatzea
Errealizazioaren adibidea:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indukzio-metodoa egin ondoren, lege unibertsal gisa metal guztiak konduktoreak direla hartuz gero, etorkizunean metal berri bat aurkituz gero, konduktorea dela onartuko dut.

Kritikak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metodo induktiboak hainbat arazo ditu, ezagunena David Hume-ren kausalitatearen arazoa da.

David Hume, indukzioa frogatzen duen baliaezintasuna kritikatzen du; 1.000 zisne zuri ikusteak zisne guztiak zuriak izatearen froga ez dela dio. Gauza bera gertatzen da esperimentuekin, mila aldiz gauza bera atera izanak ez baitu frogatzen beti aterako denik. Hau da, David Hume-k zerbait iraganean gertatzeak etorkizunean horrela gertatzen den froga bat ez dela argudiatzen du.

Hortaz, Hume-ren kritika etorkizunak iraganak bezala jokatuko duela egiaztatu ezin dela izango da. Hots, Hume-ren usteetan, premisa hori onartzea oinarri enpirikorik gabeko suposizioa onartzea izango da, iraganeko perzepzioa eta esperientzia besterik ez duzula. Hala nola, ezin direla iragana eta etorkizuna ezin dira konparatu, berdinak direla edo antzeko portaera dutela ezin dugu ondorioztatu; konparazioaren alde batetik (etorkizuna) ez dugulako esperientziarik ez perzepziorik.

Hau guztia dela eta, David Hume-k arrazoi berberetatik ondorio berberak beti lortuko direla ezin dela egiaztatu dio , bi arrazoi hauengatik:

  1. Ez du oinarri enpirikorik
  2. Indukzioa ez da arrazoibide erakusgarria, etorkizuna iraganaren desberdina izan daitekeelako.
Beste kritikak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Jauzi induktiboa:Ikusi dugun bezala, lagina handia izan harren, kaso guztiak aztertu gabe fede-jauzia egin behar da, baieztapen unibertsal batek kasu guztiak hartu beharko bailituzke kontuan. Hala ere, induktiboak metodo perfektua ez izan arren erabilgarria eta estatistikoki probablea dela esanez defendatzen dira.

- Legeen probabilitate-izaera: Gerta daitekeen ezagutza izanik, orain arte ahalik eta onena izan dela esan daiteke, hots, indukzioa beste indukzio baten bidez soilik justifika daiteke.

- Behaketa aurreiritzirik gabe egitea ezinezkoa da, aurreiritzi horiek lortzen eta erregistratzen dituenaren barne direlako.

estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.