Edukira joan

Metrodora

Wikipedia, Entziklopedia askea
Metrodora
Bizitza
Jaiotza?
Heriotza?
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakmedikua
Lan nabarmenak

Metrodora Antzinako Greziako medikua izan zen, Egipton II. eta IV. mendeen artean bizi izan zena. Emakumezko batek idatzitako textu mediku zaharrenaren egilea da, Emakumezkoen gaixotasun eta zainketen ingurukoa (Περὶ τῶν Γυναικείων παθῶν τῆς μἠτρας) izena duena[1].

Metrodoraren biografiari dagokionez izena baino ez da ezagutzen.

Metrodoraren lanak medikuntzaren inguruko eremu ugari hartzen ditu barnean eta 63 atal ditu. Hipokratesen eragin handia nabari da. Sintomatologia eta etiologiaren inguruko gaietan ekarpen handiak egin zituen[2].

Latinezko aurreneko itzulpenak III eta V mendeen artean agertu ziren, sarritan Kleopatraren izena erabiliz[3]. Ezagutzen den eskuizkribu zaharrena Florentzian aurkitzen da[4]. Aintzinako Grezia eta Erromako medikuez gain Erdi Aroko Europar anitzek ere erreferentziatu izan zuten.

Metrodorak praktika klinikoan oinarritu zituen bere idatziak, modu digitalean (eskuaren bidez) zein speculuma erabiliz izandako esperientzietan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Del Guerra, Giorgio. (1953). Il Libro di Metrodora. .
  2. James, Sharon L. & Sheila Dillon. A Companion to Women in the Ancient World. John Wiley and Sons, 123 or. ISBN 9781444354805..
  3. Miles, Margaret M. Cleopatra: A Sphinx Revisited. University of California, 141 or. ISBN 9780520243675..
  4. Howard, Sethanne. Hidden Giants, 2nd Edition. Lulu.com, 29 or. ISBN 9781435716520..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]