Metronidazola[1] nitroimidazolen taldeko antibiotiko eta antiparasitarioa da. Guztiz sintetikoa da, naturan ez baitago bera ekoizten duen inongo organismorik. Eraginkorra da hainbat protozoo eta bakterioanaerobioen aurka, besteak beste.
Metranidazola profarmakoa da, hots, modu inaktiboan administratzen den substantzia farmakologikoa, organismoan metabolizatzen dena eta farmako aktiboa bihurtzen dena. Antza, hainbat mikrobiok botika hau erreduzitzen dute, eta modu horretan aktibatzen da.
Metronidazolek ADNaren sintesia inhibitzen du, molekula horren helize bikoitzari eraso egiten baitio.
Frogatuta dago laborategiko akuriengan minbizia sor dezakeela. Gizakiarengan efektu bera eragiten duenik froga sendorik ez bada ere, tentuz erabili behar da. Haurdun dauden emakumeek ez dute hartu behar.