Mexikoko estatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Mexikoko estatua
Coat of arms of Mexico State.svg
Administrazioa
Herrialdea  Mexiko
Hiriburua Toluca de Lerdo
Gobernadorea Alfredo del Mazo Maza
Laburdura Méx.
Diputatuak 63
Geografia
Koordenatuak 19° 21′ 15″ N, 99° 37′ 51″ W / 19.354166666667°N,99.630833333333°W / 19.354166666667; -99.630833333333Koordenatuak: 19° 21′ 15″ N, 99° 37′ 51″ W / 19.354166666667°N,99.630833333333°W / 19.354166666667; -99.630833333333
Mexico (state) in Mexico.svg
Azalera 22.357 km²
Demografia
Biztanleria 15.175.862 biztanle (2010[1])
Dentsitatea 678.8 bizt/km²
http://www.edomex.gob.mx/

Mexikoko estatua (gaztelaniaz: Estado de México) Mexiko erdialdeko estatu federala da. Mugakide ditu iparraldean Hidalgo eta Queretaro, ekialdean Tlaxcala eta Puebla, mendebaldean Michoacán, hegoaldean Morelos eta Guerrero eta erdialdean, ferra itxuraz inguraturik, Mexiko Hiria. 22.357 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 15.175.862 biztanle zituen 2010ean.[1] Hiriburua Toluca de Lerdo bada ere, Ecatepec de Morelos, Nezahualcóyotl, Naucalpan eta Tlalnepantla de Baz handiagoak dira. Izan ere lau hiri hauek Mexiko Hiriko metropoli eremuaren barnean daude.

Estatu honetan dago Teotihuacan hiri prehispanikoa, 1987an UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuena.[2]

Ilargiaren Piramidea, Teotihuacan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Macmillan, Palgrave, The Statesman's Yearbook 2017: The Politics, Cultures and Economies of the World, 823. orrialdea, Macmillan Publishers, books.google.es
  2. Cité préhispanique de Teotihuacan, whc.unesco.org
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mexikoko estatua Aldatu lotura Wikidatan