Mezuzah

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jerusalemgo Jaffa Atean jarritako mezuzah, sefardi erara.

Mezuzah (hebreeraz: מְזוּזָה‎‎, euskaraz: «atezango»; pluralez, מְזוּזוֹת‎ ) Torahren bi bertso idatzita dituen pergamino bat da; normalean, etxe eta hiri juduetako arkupeen eskuineko atezangoari itsatsita dagoen kaxa edo ontzi batean dago. Juduen bizilekuen ezaugarri berezienetako bat da.

Juduen etxeetako ateetan mezuzah bat ezartzeko agindua judaismoko antzinakoenetako eta errotuenetako bat da, eta Deuteronomion ditu iturriak.[1][2] Pergaminoak judu-familiaren babesa adierazten du, juduak Ramsesen esklaboak zirenean Jainkoak Egiptora bidaltzen duen hamargarren izurritea zela eta.

Mezuzah pergamino-biribilki bat da, eta bertan bi otoitz daude inskribatuta: judaismoaren solemneena, «Shema Yisrael» (hebreeraz: שְׁמַע יִשְׂרָאֵל‎, «Entzun, Israel»)[3] eta «Vehaya im shamoa» (hebreeraz: וְהָיָה אִם שָׁמֹעַ‎, «entzuten banauzue»).[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.