Mezzogiorno

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Mezzogiorno

Mezzogiorno (euskaraz, hitzez hitz eguerdia, "hegoaldea" esan nahi duena) Italiako hegoaldean dagoen makroeskualdea da[1]. Italiar penintsulan Mezzogiornok duen iparraldeko muga Tirreniar itsasoaren ertzean dagoen Anzio eta Itsaso Adriatikoaren ertzean dagoen Ancona artean dago, hau da, Lazio eta Markak eskualdeen hegoaldeak ez ezik Abruzzo, Molise, Campania, Apulia, Basilicata, Calabria, Sardinia eta Sizilia eskualde osoak ere ditu barnean. Guztira 123.053 km² azalera eta 2006an 20.536.904 biztanle zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Italia
Artikulu hau Italiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.