Miñan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miñan
Jatorria
Egilea(k)Amets Arzallus eta Ibrahima Balde
Argitaratze-data2019
IzenburuaMiñan
Jatorrizko herrialdeaEuskal Herria
ArgitaletxeaSusa
ISBN978-84-17051-34-1
Ezaugarriak
Genero artistikoaeleberria
Hizkuntzaeuskara
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaCC BY-SA lizentzia
Historia
Jasotako sariak

Miñan liburua migrazio-abentura baten kronika da, 2019an idatzi zuten Ibrahima Balde Konakrytarrak (Ginea) eta Amets Arzallus lapurtarrak. Ibrahima Balderen beraren bizitzaren kronika da nobela, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia. Liburuak Zilarrezko Euskadi Saria irabazi zuen 2020an.[1][2][3]

Liburuaren azala.[3]

Liburua Ingelesera itzuli zuen Timberlake Wertenbaker idazleak (Little brother. An odyssey to Europe).[4]. Gaztelaniara Ander Izagirre idazleak itzuli du (Hermanito). Orobat, Alemanera (Kleiner Bruder. Die Geschichte meiner Suche), katalanera (Germanet), italierara (Fratellino) eta galizierara (Miñán) ere itzuli da.[5][6][7][8][9][10]

Narrazioaren haria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita gazterik hil zitzaion, ikasketak moztu behar izan zituen. Liberiara lan bila joatea bururatu zitzaion Ibrahimari eta Monroviara joan zen. Hasieran zamak bizkar gainean garraiatzen ibili zen baina halako batean Gineako kamioizale batek aprendiz hartu zuen. Bitartean anaia txikia amaren etxetik alde egin zuen eta Libian zegoela jakin zuen amak. Anaia txikia desagertu eta gero Ibrahima anaiaren bila abiatu zen Gineatik Libiara, horretarako Saharako basamortua zeharkatu behar izan zuen hegoaldetik iparraldera.[1]

Pular hizkuntzan anaia txikiari miñan esaten zaio, eta horixe da liburuaren izenburua. Pobrezia, desertua gurutzatzea, ankerkeria eta tortura, esplotazioa, Mediterraneo itsasoa gurutzatzea... Bizipen gogorrek markatu zuten Euskal Herrira iritsi bitarte Ibrahimak egin zuen bidaia.

Ibrahimaren ama-hizkuntza Pularra da, eta hitz egiteko modu berezia darabil, guretzat poetiko izan daitekeen hitz egiteko era, berezia duelako zauria, eta berezia kontatzeko manera. Hitz egitean han balego bezala hitz egiten du, berriro gertakizun haiek bizi izango balitu bezala.[11]

Ibrahima Irungo harrera-sarean zebilela ezagutu zuen Amets Arzallusek. Ofizioz auto-mekanikaria da, eta Madrilen bizi da gaur egun, mekanika-lantegi batean dabil, prestakuntza egiten ari den bitartean.

Gineako hiriburua den Konakrytik, Gineako bigarren hirira den Nzérékoréra mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari batek aprendiz onartu zuelako. Aste batean Konakrytik Nzérékoréra joaten ziren, eta hurrengo astean Konakryra itzuli. Egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen Ibrahima. Saharako basamortua gurutzatu zuen, Mali, Aljeria, Libia; pasatzaile, polizia, eta bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea.[11]

Ibrahimaren ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Map

Hau da liburuan Ibrahimak egiten duen bidaia (eta alboan mapa interaktiboa):[12]

Liburua hor bukatzen da, ez da azaltzen baina geroago Europara pasatzea lortu zuen. Hasieran Euskal Herrian egon zen Irunen, bertako Harrera Sarearen bidez Amets Arzallus ezagutu zuen. Ibrahimak bere bidaia kontatu zion, eta Ametsek idatziz jaso. Horrela sortu zen Miñan liburua. Geroago Madrilera jo zuen mekanika-ikasketak egiteko.[13]

Frantzisko I.a Aita Santuak gomendatu zuenekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburua hainbat hizkuntzatara itzuli eta gero ale bat Frantzisko I.a Aita Santuarenganaino iritsi zen. Katolizismoaren buruak irakurri zuen eta publikoki goraipatu eta gomendatu zuen.[14][15][16]

CC-BY-SA lizentziaduna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Susa argitaletxeko beste hainbat liburuetan bezala liburua CC-BY-SA lizentziarekin argitaratu da. Lizentzia hori sormenezko lanak munduan zehar erraz partekatzeko lizentzia da.

  • Edonon erabil daitezke liburu horiek (CC)
  • baina edukien iturria zein den aipatu behar da beti (BY), hau da, egilea nor den esatea.
  • Liburu horretan aldaketak egin ahal izango dira eta berriro zabaldu, baina lan berri eraldatua ere CC-BY-SA lizentziarekin zabaldu beharko da (SA). Bi baldintza horiek beteta CC-BY-SA lizentziadun edukiak berrerabilita, posible izango da irabazi ekonomikorik lortzea ere.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Arin, Nagore. «Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek 'Miñan' aurkeztu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
  2. Txoperena Iribarren, Maddi Ane. (2020). «Mugimendu bat zuri-beltzean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  3. a b Arzallus, Amets; Balde, Ibrahima. (2019). «Miñan» susa-literatura.eus (Susa literatura) (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
  4. (Ingelesez) «Amets Azallus Antia + Ibrahima Balde» Barbara J. Zitwer Agency (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  5. «Ingelesez, gaztelaniaz, katalanez, italieraz eta alemanez irakurriko da "Miñan"» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-11-12 (Noiz kontsultatua: 2021-09-28).
  6. «Kleiner Bruder. Die Geschichte meiner Suche» www.goodreads.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-08).
  7. (Gaztelaniaz) ricardomartinezllorca. (2021-10-15). «‘Hermanito’, de Ibrahima Balde y Amets Arzallus Antia» Culturamas (Noiz kontsultatua: 2021-11-02).
  8. (Italieraz) «‘Fratellino’» Feltrinelli editore 2021-11-08 (Noiz kontsultatua: 2021-11-08).
  9. «Miñán» www.rinoceronte.gal (Noiz kontsultatua: 2022-02-27).
  10. (Gaztelaniaz) Izagirre, Ander. (2020-04-11). «Ibrahima, el hombre que cruzó el desierto y el mar» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
  11. a b «Miñan» 111 Akademia 2019-10-25 (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  12. «Mapa: Konakry - Ghardaia - Sabratha - Ghardaia-Nador» query.wikidata.org (Wikidata Query Service) (Noiz kontsultatua: 2021-04-07).
  13. DAPA, Dinamoa sortzen gunea. 09 | Miñan. .
  14. «Francisco aita santuak 'Miñan' liburua gomendatu du» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  15. Rey Gorraiz, Uxue. «Aita santuak 'Miñan' liburua gomendatu die zenbait kazetariri» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  16. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-04-04). «La historia de Ibrahima Balde y Amets Arzallus, ejemplo del drama migratorio para el Papa» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
  17. (Ingelesez) «PEN Translates awards announced» English Pen (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
  18. «PEN Translates sarietako bat eman diote 'Miñan'-i» Berria 2021-02-10 (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
  19. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-11-18). «Amets Arzallus, Ibrahima Balde eta Eshkol Nevok jasoko dituzte Zilarrezko Euskadi Sariak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]