Edukira joan

Miñan (antzezlana)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miñan (antzezlana)
Jatorria
Egilea(k)Amets Arzallus, Ibrahima Balde eta Timberlake Wertenbaker
Argitaratze-data2024
Estreinaldi-data2024ko urriaren 25a
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Deskribapena
OinarrituaMiñan
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ander Lipus
Manex Fuchs
Philippe Ducou


Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaArtedrama

Miñan Artedrama plataformak 2024an sortutako antzezlana da, izen bereko Miñan liburuan oinarrituta.[1] Liburua 2019an idatzi zuten Ibrahima Balde Konakrytarrak (Ginea) eta Amets Arzallus lapurtarrak. Ibrahima-ren migrazio-abenturaren kronika da eta Zilarrezko Euskadi Saria irabazi zuen 2020an.[2][3][4] Aktoreak Sambou Diaby, Ander Lipus, Eihara Irazusta eta Mikel Kaye dira.[5][6]

Timberlake Wertenbaker idazle ingelesak itzuli zuen liburua 2020an eta liburu horren antzerkirako egokitzapen bat ere idatzi zuen gero.[6][7]

Miñan liburua migrazio-abentura baten kronika da, 2019an idatzi zuten Ibrahima Balde Konakrytarrak (Ginea) eta Amets Arzallus lapurtarrak. Ibrahima Balderen beraren bizitzaren kronika da nobela, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia. Liburuak Zilarrezko Euskadi Saria irabazi zuen 2020an.[8][9][10]

Obraren aurkezpenean, Saran: Amets Arzallus, Ander Lipus, Timberlake Wertenbaker, Sambou Diaby, Eihara Irazusta eta Mikel Kaye (Arg.: Guillaume Fauveau. 2024-10-15).[11]

Gidoia eta liburua egokitzeko prozesua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Timberlake Wertenbaker Londresen bizi den antzerkigile britainiarra da, txikitan luzaro bizi izan zen Ziburun, eta geroago ere artetan Saran bizi eta euskaldundu zen. Familia du Saran (Lapurdi). Hasieran liburuaren egokitzapena ingelesez egiteko asmoa zuen, harekin antzezlan bat egiteko. Gero, Ander Lipus (Artedrama konpainiako burua eta Miñan antzezlaneko zuzendari eta antzezlea) ezagutu zuen, eta hark galdetu zion ea zergatik ez zen hemen egingo, euskaraz. Wertenbakerrek erantzun zion hemen aktorerik ez zegoelako zela. Orduan Lipus aktore bila hasi zen, eta aurkitutakoan erabaki zuten hemen egingo zela antzezlana, eta etorkizun batean, proiektua ateratzen bada, han, Londresen edo, egingo dutela. 2024an Artedramak muntatu zuen antzezlana Ander Lipusek zuzendurik, Manex Fuchsek lagundu zion aktore-zuzendaritzan eta Philippe Ducouk koreografian.[12][5][13][7]

Entseguak egonaldietan egin zituzten. 2023ko ekainean hasi ziren, eta gero bi hilabetean behin-edo egin zituzten entseguak. Bost, zazpi edo hamar eguneko egonaldiak egin zituzten, eta azkena, Luhuson egin zutena, hemezortzi egunekoa izan zen.[7]

Amets Arzalluzek parte hartu zuen gidoia egokitzeko prozesuan, Wertenbakerrekin batera. Zati batzuk zuzentzen joan ziren; gauza batzuk jarri eta besteak kendu zituzten. Pixkanaka joan ziren testua moldatzen.[7]

2024ko urriaren 18an aurrestreinatu zuten Luhuson (Lapurdi), eta hurrengo astean estreinatu zuten Bilboko Arriaga Antzokian.[14] Azaroaren 1ean Azpeitiako 42. Euskal Antzerki Topaketak martxan jarri zuen obra izan zen.[15][7]

Miñan liburua

Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlan hau, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa, eta Artedramak antzerkira egokitua. Ibrahima Balderi aita gazterik hil zitzaion, ikasketak moztu behar izan zituen. Liberiara lan bila joatea bururatu zitzaion Ibrahimari eta Monroviara joan zen. Hasieran zamak bizkar gainean garraiatzen ibili zen baina halako batean Gineako kamioizale batek aprendiz hartu zuen. Bitartean anaia txikia amaren etxetik alde egin zuen eta Libian zegoela jakin zuen amak. Anaia txikia desagertu eta gero Ibrahima anaiaren bila abiatu zen Gineatik Libiara, horretarako Saharako basamortua zeharkatu behar izan zuen hegoaldetik iparraldera: pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. .[16]

Ibrahimaren ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Map

Hau da liburuan Ibrahimak egiten duen bidaia (eta alboan mapa interaktiboa):[17]

« Argirik ikusi al duzu latitude horietan?

Non zaude, Miñan?

Ahal duzunean erantzun

Amak galdetu du zutaz

Eta nik ez dakit zer esan ...

»

Gorka Urbizu, Latitude horietan, 2024[18]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Satrustegi, Iñigo. (2024-10-31). «Bizitza ez da esateko erraza» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-11-15).
  2. Arin, Nagore. «Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek 'Miñan' aurkeztu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
  3. Txoperena Iribarren, Maddi Ane. (2020). «Mugimendu bat zuri-beltzean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  4. Arzallus, Amets; Balde, Ibrahima. (2019). «Miñan» susa-literatura.eus (Susa literatura) (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
  5. a b Etxeleku, Iñaki. (2024-10-16). «'Miñan' antzezlana estreinatuko du Artedramak, ostiralean, Luhuson» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-10-17).
  6. a b «Ander Lipus: Dramatugiaren begiradatik ondo erabaki behar zen zein pasarte ziren interesgarrienak» EITB - Biba zuek 2024-10-21 (Noiz kontsultatua: 2024-11-17).
  7. a b c d e Romatet, Juan Luis. (2024-10-24). «Sambou Diaby: "Obrako momentu batzuek barrenak asko mugitu dizkidate" - Azpeitia» azpeitiaguka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-17).
  8. Arin, Nagore. «Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek 'Miñan' aurkeztu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
  9. Txoperena Iribarren, Maddi Ane. (2020). «Mugimendu bat zuri-beltzean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  10. Arzallus, Amets; Balde, Ibrahima. (2019). «Miñan» susa-literatura.eus (Susa literatura) (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
  11. Etxeleku, Iñaki. (2024-10-15). «'Miñan' antzezlana estreinatuko du Artedramak, ostiralean, Luhuson» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).
  12. «Ander Lipus: Dramatugiaren begiradatik ondo erabaki behar zen zein pasarte ziren interesgarrienak» EITB - Biba zuek 2024-10-21 (Noiz kontsultatua: 2024-11-17).
  13. Ibarra, Andrea; Larre, Ximun. (2024-10-15). «'Miñan' antzezlan bilakatzeko «bide luzea» aurkeztu dute Saran» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-23).
  14. Arriaga Antzokia. (2024-10-26). «MIÑAN» Teatro Arriaga Antzokia (Noiz kontsultatua: 2024-11-17).
  15. «2024 01 MIÑAN - Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak» antzerkitopaketak.eus 2024-10-13 (Noiz kontsultatua: 2024-11-17).
  16. Arin, Nagore. «Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek 'Miñan' aurkeztu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-30).
  17. «Mapa: Konakry - Ghardaia - Sabratha - Ghardaia-Nador» query.wikidata.org (Wikidata Query Service) (Noiz kontsultatua: 2021-04-07).
  18. a b Gorka Urbizu - Topic. (2024-10-24). Latitude Horietan. (Noiz kontsultatua: 2024-11-15).
Aktoreak: Ander Lipus, Eihara Irazusta, Sambou Diaby eta Mikel Kaye.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]