Mi-Go

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mi-Go
Cthulhuren mitoa
SortzaileaHoward Phillips Lovecraft
Datu biografikoak

Mi-Go, H. P. Lovecraft estatubatuar idazleak sortutako fikziozko estralurtar arraza bat da, Cthulhuren Mitoetan beste hainbat estralurtar arrazekin agertzen dena.

Xuxurlatzailea Iluntasunean (1930) kontakizun laburrean lehenbizikoz agertu zen.

Kontakizunen arabera, Jurasiko aroan Lurrera iritsi omen ziren, Antzinakoak iparraldeko eskualdetara bultzaraziz.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honela deskribatuak dira:

« "...bost oin luzedun izaki arrosak, oskoldun gorputz, bizkar-hegats edo mintzezko hegal eta hainbat hanka artikulatu paredunak, eta normalki burua egon beharko lukeen lekuan antena ugariz estaliriko itxura nahaspilatu elipsoidekoa." (...) "...karramarro gorrixka moduko espeziea, hanka paredun asko eta bizkarraren erdian sagu-zaharraren gisako bi hegal handiekin. Batzutan bere hanka guztien gainean zebilen eta bestetan bere atzeko parerarekin bakarrik, gainontzekoak izate ezezaguneko objektu handiak garraiatzeko erabiliz." »

H. P. Lovecraft, Xuxurlatzailea Iluntasunean (1930)


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]