Michèle Alliot-Marie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Michèle Alliot-Marie
Michèle Alliot-Marie.JPG
European Parliament logo.svg
Europarlamentaria

2014ko uztailaren 1a - 2019ko uztailaren 1a
Barrutia: South-West France (en) Itzuli
Hautetsia: 2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeak
Logo de l'Assemblée nationale française.svg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

2011ko martxoaren 28a - 2012ko ekainaren 19a
Daniel Poulou - Sylviane Alaux (en) Itzuli
Barrutia: Pyrénées-Atlantiques's 6th constituency (en) Itzuli
Kanpo Arazoetako Ministroa

2010eko azaroaren 14a - 2011ko otsailaren 27a
Bernard Kouchner - Alain Juppé
Minister of Justice (en) Itzuli

2009ko ekainaren 23a - 2010eko azaroaren 13a
Rachida Dati - Michel Mercier
Logo de l'Assemblée nationale française.svg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

2007ko ekainaren 20a - 2007ko uztailaren 19a - Daniel Poulou
Barrutia: Pyrénées-Atlantiques's 6th constituency (en) Itzuli
Barne Arazoetako ministroa

2007ko maiatzaren 18a - 2009ko ekainaren 23a
François Baroin (en) Itzuli - Brice Hortefeux (en) Itzuli
Logo de l'Assemblée nationale française.svg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

2002ko ekainaren 19a - 2002ko uztailaren 18a - Daniel Poulou
Barrutia: Pyrénées-Atlantiques's 6th constituency (en) Itzuli
Logo de l'Assemblée nationale française.svg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1997ko ekainaren 12a - 2002ko ekainaren 7a
Barrutia: Pyrénées-Atlantiques's 6th constituency (en) Itzuli
Logo de l'Assemblée nationale française.svg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1995eko irailaren 17a - 1997ko apirilaren 21a
Daniel Poulou
Barrutia: Pyrénées-Atlantiques's 6th constituency (en) Itzuli
Donibane Lohizuneko auzapez

1995eko ekainaren 23a - 2002ko maiatzaren 7a - Peyuco Duhart
Logo de l'Assemblée nationale française.svg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1993ko apirilaren 2a - 1993ko maiatzaren 1a - Daniel Poulou
Barrutia: Pyrénées-Atlantiques's 6th constituency (en) Itzuli
European Parliament logo.svg
Europarlamentaria

1989ko uztailaren 25a - 1993ko martxoaren 30a
Barrutia: Frantzia
Hautetsia: 1989 European Parliament election (en) Itzuli
Logo de l'Assemblée nationale française.svg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1988ko ekainaren 23a - 1993ko apirilaren 1a
Barrutia: Pyrénées-Atlantiques's 6th constituency (en) Itzuli
Logo de l'Assemblée nationale française.svg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1986ko apirilaren 2a - 1986ko apirilaren 2a - Alain Lamassoure
Barrutia: Q23891081 Itzuli
Kontseilu Orokorreko kide

Bizitza
Jaiotza Villeneuve-le-Roi1946ko irailaren 10a (73 urte)
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Familia
Aita Bernard Marie
Ezkontidea(k) Patrick Ollier (en) Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Panthéon Assas Unibertsitatea
University of Paris 1 Pantheon-Sorbonne (en) Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, diplomazialaria eta legelaria
Lantokia(k) Estrasburgo eta Brusela
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Union pour un Mouvement Populaire
Errepublikaren Aldeko Batasuna
IMDb nm2014946

Michèle Alliot-Marie, sarri MAM akronimoaz ezaguna, (Villeneuve-le-Roi, 1946ko irailaren 10a -) egungo Frantziako Atzerri Arloetako Ministroa da.[1]. Aurretik gazteria eta kiroletako, justiziako, barne arazoetako eta defentsako ministroa ere izan da. Biarriztarra, kargu horiek izateko lehenengo emakumea izateaz gain, Frantziako alderdi politiko nagusienetariko bat zuzentzeko lehendabizikoa ere bazen.

Forbes aldizkariaren arabera, 2006an munduko 57. eta 2007an munduko 11. emakumerik boteretsuena da.

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Val-de-Marne departamenduko Villeneuve-le-Roi herrian jaioa, aita Bernard Marie zuen, Biarrizko alkatea izandakoa. Parisko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen, doktoretza lortuz. Gainera, politika zientziak eta etnologia ere ikasi zituen[2].

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko politikaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzia mailan politikan sartu baino lehen, Alliot-Marie zinegotzia izan zen Ziburun 1983 eta 1988 artean eta Biarritzen 1989 eta 1992 artean. 1992 eta 2002 artean, Donibane Lohizuneko alkate bilakatu zen[3].

Parlamentaria eta ministroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986an Biltzar Nazionalean Pirinio Atlantikoak ordezkatu zuen RPR alderdirako. Hezkuntzako Estatu Idazkaria izan zen Jacques Chiracen bigarren gobernuan 1986 eta 1988 artean eta Kirol eta Gazte Ministroa Édouard Balladuren gobernuan 1993 eta 1995 artean.

1989 eta 1992 artean Europar Legebiltzarkidea ere bazen.

RPRko presidentea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an Chiracen aurka aurkeztu zen RPRko presidenterako. Gehienen ustekaberako, irabazi eta Frantziako alderdi nagusienetariko bat zuzentzeko lehendabiziko emakume bilakatu zen[4]. Oraindik presidentea zen 2002 UMPrekin bat egin zuenean, berak kontra egin arren.

Defentsa eta Barne Ministroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002an, Defentsa Ministro, berriro Frantzian lehendabiziko emakumea, hautatu zuten[5]. Urte hartako maiatza eta ekainean Beteranoen Gaietarako Ministroa ere izan zen. 2006an, Forbes aldizkariak munduko 57. emakumerik boteretsuena sailkatu zuen.

Nahiz eta publikoki Nicolas Sarkozyren aurka UMPren presidentegaia izateko hausnartu, 2007ko urtarrilean lehiaketatik at geratzea erabaki zuen[6]. Biltzar Nazionalean Sarkozy eta Alliot-Marie artean tirabirak izan dira[1]. Hala ere, François Fillonen gobernuan Barne Ministroa izateko lehendabiziko emakume bilakatu zen[1].

Karrera politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako komunikabideek "MAM" ezizena ipini diote.

Bikotea Patrick Ollier du, UMPko biltzarkidea eta 2007an Biltzar Nazionalaren presidentea izandakoa.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Le salarié actionnaire", zuzenbidearen doktore-tesia, 1973
  • "Les Décisions politiques et structures administratives", politika zientzien doktore-tesia, 1982
  • "La Décision politique - Attention ! Une République peut en cacher une autre", PUF, 1983 ISBN 2-13-038008-5
  • "La Grande Peur des classes moyennes", La table ronde, 1996, ISBN 2-7103-0768-5
  • « Les boursiers étrangers en France: errements et potentialités » artikulua, "Rapport parlementaire au nom de la commission des affaires étrangères" liburuan, 1997
  • "La République des irresponsables", Odile Jacob, 1999, ISBN 2-7381-0727-3
  • "Le Chêne qu'on relève", Odile Jacob, 2005, ISBN 2-7381-1690-6

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michèle Alliot-Marie