Michael E. Brown

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michael E. Brown

Bizitza
JaiotzaHuntsville1965eko ekainaren 5a (58 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaVirgil I. Grissom High School (en) Itzuli
Princetongo Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn Doktoretza
Tesi zuzendariaHyron Spinrad (en) Itzuli
Imke de Pater (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Konstantin Batygin (en) Itzuli
Meg Schwamb (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakastronomoa
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Teknologia Institutua
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

gps.caltech.edu…
IMDB: nm3610426 Twitter: plutokiller Mastodon: mikebrown@mastodon.online Musicbrainz: c0956003-d969-4f44-b370-bca4f263f392 Edit the value on Wikidata

Michael (Mike) E. Brown (1965eko ekainaren 5a) 2002. urtetik Kaliforniako teknologia institutuaren (Caltech) behatokiko irakaslea da. 1997. urtetik egon da aipatutako institutuan lanean. 1987an, Princetongo unibertsitatean fisikako lizentziatura lortu zuen, ondoren, 1990ean Berkeley unibertsitatean Astronomiako magisterra lortu zuen eta handik lau urtera arlo bereko doktore bilakatu zen.

2011raino Michael E. Brown eta bere Caltecheko taldeak Palomargo behatokian dagoen Hale teleskopioa erabiliz, 14 transneptunotar objektu aurkitu zituzten. Aurkikuntza horien artean bi planeta nanorenak dira garrantzitsuenetakoak: Makemake (2005) eta Eris (2005). 2010ean argitaratu zen How I Killed Pluto and Why It Had It Coming (Nola hil nuen Pluton eta zergatik merezi zuen) liburuaren egilea ere bada.

Aurkikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brown astronomia munduan astronomo ezaguna da, batez ere TNO edo Transneptunotar objektuekiko duen interesarengatik. Jarraian dituzue berak egindako aurkikuntza nagusienak:

  • Haumea (2003), Plutonen masaren herena duen planeta nanoa.
  • Makemake (2005), 45 UA ingurura kokatzen den planeta nanoa.
  • Eris (2005), Pluton baino handiagoa den planeta nano bakarra.
  • Sedna (2003), Oorten hodeian kokatzen den gorputza.
  • Orcus (2004), 40 UA ingurura kokatzen den gorputza.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]