Michael Ende

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Michael Ende
Bizitza
Izen osoa Michael Andreas Helmuth Ende
Jaiotza Munich1929ko azaroaren 12a
Herrialdea  Alemania
Bizilekua Bavaria
Baden-Württemberg
Heriotza Filderstadt1995eko abuztuaren 28a (65 urte)
Hobiratze lekua Munich Waldfriedhof
Heriotza modua berezko heriotza (urdaileko minbizia)
Familia
Aita Edgar Ende
Ezkontidea(k) Ingeborg Hoffmann  (1964 -  1985)
Mariko Satō  (1989 -
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak idazlea, haur literaturaren idazlea, gidoilaria eta zientzia-fikzio idazlea
Lan nabarmenak Amaigabeko istorioa
Momo
Jim Button and Luke the Engine Driver
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDb nm0256779
http://michaelende.com
Michael-Ende-Unterschrift.png

Michael Andreas Helmuth Ende, literatur munduan Michael Ende izen-deiturez ezagunagoa, (Garmisch-Partenkirchen, 1929ko azaroaren 12a - Filderstadt, 1995eko abuztuaren 28a), idazle alemaniarra. Nazional-sozialismoarekin hazi zen eta gerraren tragedia pairatu behar izan zuen.

Michael Endek fikzioa eta umeen fantasia idazten zuen. Batez ere Amaigabeko istorioa eta Momo idazteagatik da ospetsua. Haren lanak 40 hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira eta 35 milioi inguru ale saldu dira. XX. mendeko idazle ezagunetako bat da. Momoren eta Amaigabeko istorioaren film bertsioak atera ziren eta beste asko antzerkira eraman ziren. Enderen eleberriek fikzioa eta errealitatea batzen dituzte.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Momo izeneko eskultura, Michael-Ende-Platz enparantzan kokatua (Hannover, Alemania). Michael Enderen izen bereko nobelako protagonista irudikatzen du. Eskulturagilea: Ulrike Enders.

Edgar Ende margotzaile surrealistaren eta Luise Bartholomä fisioterapeutaren seme bakarra zen. Sei urte zituenean etxez aldatu zen eta Munichera joan. Giro artistiko eta literario horrek haren idazteko moduan eragina izan zuen.

Hamburgoko bonbardaketa nozitu zuen 14 urterekin, osaba bisitatzera joan zenean. Ahal izan zuenean, osabak Munichera zihoan lehen trenean igo zuen mutila.

1944an, Edgar Enderen estudioa erre zenean, 250 marrazki baino gehiago galdu ziren, baina Bavariako arte publikoaren zuzendaria marrazketa batzuk zeuzkan. Handik urtebetera atxilotu zuten eta gudua amaitutakoan, askatu.

Aita kartzelan zegoen garaian, haren eskola itxita egon zen gerratean. Laster berriro ireki zuten eta lagunen eta familiaren diruarekin ikasketak amaitu zituen. Urte horretan, bera baino hiru urte zaharragoa zen neska batez maitemindu zen, baina neska haren gurasoek Sttutgartera bidali zuten, bikotea banatzeko. Gertaera horren ondorioz, Ende idazten hasi zen, baina dramatikoa izan nahi zuen. Azkenean, istorio laburrak eta poemak idatzi zituen.

Municheko antzerki eskolara joan zen urte pare batzuetan, eta aktore gisan hasi zen lan egiten aurrena eta gero, idazlegoan hasi. Erroman bizi zen 1970 eta 1985 urteen artean. Munichera itzuli zen emaztea hil eta gero. Ondoren, Mariko Satorekin ezkondu zen, Amaigabeko istorioa japonierara itzuli zuen emakumearekin.

1994ko abuztuan sabeleko minbizia diagnostikatu zioten eta hainbat tratamendu hartu eta gero, gaixotasunak okerrera egin zuen. Azkenean, Stuttgarteko ospitale batean hil zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1958an lehen liburua idatzi zuen, Jim botoi eta Lucas tren gidaria baina 1962. urtea arte ez zen argitaratu. Handik hamar urtera, haren lehen arrakasta iritsi zen, Momo, eta 1979an, mundu osoan are ezagunago egin zuen eleberria, Amaigabeko istorioa.

Orrialdeen artean, idazlearen ahalmena istorio fantastikoak asmatzeko, koherentzia estilistikoa eta irudikapenak bihurtzen dute Ende denboraldi horretako idazle irakurrienetako bat.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]