Michael Atiyah

Wikipedia(e)tik
Michael Francis Atiyah» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Michael Atiyah
Michael Francis Atiyah.jpg
Bizitza
Jaiotza Londres1929ko apirilaren 22a (87 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Hezkuntza
Heziketa Trinity College
Manchester Grammar School
Tesi zuzendaria W. V. D. Hodge
Doktorego ikaslea(k) Simon Kirwan Donaldson
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea matematikaria, topologoa eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Oxford eta Cambridge
Enplegatzailea(k) Cambridgeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Norvegiako Zientzia eta Letren Akademia
Linzeen Akademia
Ameriketako Matematika Elkartea
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Suediako Zientzien Erret Akademia
National Academy of Sciences of Ukraine
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Australian Academy of Science
Zientzien Errusiar Akademia
Royal Society of Edinburgh

Sir Michael Francis Atiyah (Hampstead, Londres, 1929ko apirilaren 29a) britainiar matematikaria da. Postu garrantzitsuak izan ditu Oxford, Cambridge eta Princetongo unibertsitateetan. Atiyahk matematikako arlo asko landu du, geometria eta analisia, bereziki. Ekarpenik aipagarriena topologiako teknika berri eta indartsu bat da, K-teoria, F. Hizerbruchekin batera osatu zuena. Teoria horri esker, matematikako problema zail eta garrantzitsuak ebatzi ziren. Orobat landu zuen indize-teorema deritzona. Bi teoria horiek K-teoria liburuan azaldu zituen (1967). Atiyahren beste liburu aipagarri bat The Index of Elliptic Operators da (1968 eta 1971, Eragile eliptikoen indizea), Annals of Mathematics lanean argitaratua. Lan horiek zirela eta, Fields domina jaso zuen Atiyahk 1966ko Moskuko Nazioarteko Kongresuan. Geroago ikusi zen ideia horiek garrantzi handia dutela oinarrizko partikulen teorian. Fields dominaz gainera, beste sari asko jaso ditu: Accademia Nazionale dei Linceiko Feltrinelli saria (1981), Faisal erregearen Zientziako Nazioarteko Saria (1987), Benjamin Franklin domina (1993) eta Nehru domina, besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]