Michael K. Williams

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michael K. Williams
Omar Michael Williams 2012 Shankbone.JPG
Bizitza
JaiotzaBrooklyn1966ko azaroaren 22a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaBrooklyn2021eko irailaren 6a (54 urte)
Hezkuntza
HeziketaGeorge Westinghouse Career and Technical Education High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea, zinema aktorea, aktorea, karaktere aktorea eta zinema ekoizlea
Jasotako sariak

michaelkennethwilliams.com
IMDB: nm0931324 Allocine: 102419 Allmovie: p347021 IBDB: 471157
Twitter: BKBMG Discogs: 1061733 Edit the value on Wikidata

Michael Kenneth Williams (New York, 1966ko azaroaren 22a - ibidem 2021eko irailaren 6a) aktore estatubatuarra izan zen.[1] Kritikak eta ikusleek deskubritu zuten batez ere Omar Little pertsonaia antzezten The Wire telesailean, eta harrezkero karrera nabarmen bat egin zuen.[2][3][4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brooklynen jaio zen, New Yorken, 1966an. Haurtzaro eta gaztaro arazotsuak izan zituen. Urtebetean, etxerik gabe egon zen aldizka. 21 urterekin, droga-erreabilitazioan sartu zen, eta 32 urte arte Brooklyngo Flatbush auzoan bizimodu nagusiki marginala izan zuen. Dantza eginez irten zen mundu horretatik, musikarien biretako dantzari taldeetan (George Michael eta Madonnarekin 1990eko hamarkadan), eta aktoretzan Tupac Shakurrek eskainitako aukera batekin egin zuen debuta (Bullet, 1996)[5].

The Wire telesailak ekarri zion fama, eta kritika onak errepikatu ziren Boardwalk Empire telesailarekin. Beste rol nabarmen batzuk lortu zituen honako telesail eta filmetan, 21. mendean: Bessie, The Road, Inherent Vice, The Night Of, Gone Baby Gone, 12 Years a Slave, When We Rise, When They See Us, eta Hap and Leonard.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]