Michael Mallin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Michael Mallin
Michael Mallin - (Commandant Irish Republican Army) Executed May 8th, 1916. (36052732403).jpg
Bizitza
Jaiotza Dublin1874ko abenduaren  1a
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Heriotza Kilmainham Gaol1916ko maiatzaren  8a (41 urte)
Heriotza modua : fusilamendua
Jarduerak
Jarduerak rebela Itzuli, socialista Itzuli eta sindikalista
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Pazko matxinada

Michael Thomas Christopher Mallin (irlanderaz: Micheál Ó Mealláin ; Dublin, 1874ko abenduaren 1a - Kilmainham Gaol, Dublin, 1916ko maiatzaren 8a) irlandar errepublikar eta sozialista bat izan zen.

Francis Sheehy-Skeffington sozialistarekin batera Irlandako Alderdi Sozialistaren sortzailea izan zen. Irlandako Armada Hiritarra errepublikar ezkertiar erakundeko kidea izan zen, hain zuzen ere, James Connolly buruzagiaren ondoren erakunde horretako bigarren kargudun nagusia izan zen.

1916ko Irlandako Pazko Matxinadako buruzagietako bat izan zenez, britainiar soldaduek atxilotu eta 1916ko maiatzaren 5an Dublingo Kilmainham Gaol espetxean fusilatu zuten.