Michael McKevitt
| Michael McKevitt | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Dundalk, 1949ko irailaren 4a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 2021eko urtarrilaren 2a (71 urte) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Bernadette Sands McKevitt |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | militantea |
| Kidetza | Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikazalea Benetako Irlandako Armada Errepublikazalea |
Michael McKevitt, irlanderaz: Mícheál Mac Dhaibhéid (1949ko irailaren 4a, Dundalk, Louth konderria - 2021eko urtarrilaren 2a), irlandar errepublikazalea eta buruzagi paramilitar bat izan zen.
Bernadette Sands McKevitt errepublikar ekintzailearen senarra izan zen, Bobby Sands IRAkide eta presoaren arreba.
Behin-behineko IRA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970eko hamarkada eta 1997 artean Behin-behineko IRAko kidea eta 1985-1997 artean erakunde armatu horretako Intendente Nagusia ere izan zen, alegia, armen eskuratzea, garapena, ezkutatzea eta mantentzeaz arduratzen den saileko buruzagia.
Benetako IRA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baina 1997an Behin-behineko IRAk Ipar Irlandako bake prozesuan parte hartu eta borroka armatua uzteko erabakiarekin ados ez zegoenez, berak bezala pentsatzen zuten beste Behin-behineko IRAkide disidente batzuekin Benetako IRA eszisio armatua sortu eta haren buruzagi bilakatu zen. Gainera, Behin-behineko IRAren arma kopuru bat eskuratu eta Benetako IRAk erabiltzeko baliatu zituen.
2003an "legezkanpoko talde kidetza" eta "ekintza terrogistak zuzentzeagatik" epaitua izan eta 20 urteko espetxe zigorra jaso zuen. 2015ean giltzurrunetako minbiziarentzako tratamendua jasotzeko denbora baterako aske utzi zuten eta jada 2016ean ofizialki libre gelditu zen.
2021eko urtarrilaren 3an, 71 urterekin, minbiziaren ondorioz zendu zen.