Michael Robinson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michael Robinson
Michael Robinson.JPG
Bizitza
JaiotzaLeicester1958ko uztailaren 12a
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaMarbella2020ko apirilaren 27a (61 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: larruazaleko minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta telebista aurkezlea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
600px Bianco e Nero con testa di pecora e croce.png Preston North End Football Club1975 / 19794815
Sky city.png Manchester City Football Club1979 / 1980308
Flag of Ireland.svg Irlandako futbol selekzio nazionala1980 / 1986244
Azzurro con gabbiano Bianco bordato di Rosso.svg Brighton & Hove Albion F.C.1980 / 198311337
600px Rosso con grifone Bianco scudato e fiamme.png Liverpool Football Club1983 / 1984306
QPR footie flag.png Queens Park Rangers Football Club1984 / 1986485
Colori di Pamplona.svg Osasuna1987 / 19895912
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Altuera182 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm0732922 Twitter: michaelrobinson FIFA: 56971 UEFA: 35764 Edit the value on Wikidata

Michael Robinson (Leicester, 1958ko uztailaren 12 - Marbella, 2020ko apirilaren 28a)[1][2] futbolaria eta telebista aurkezlea izan zen. Ingalaterran jaioa, 1987an Osasunan jokatzen hasi zen. Urte luzez futbol esatari gisa aritu zen, baina bereziki famatua egin zen El día después saioa hamalau urtez aurkeztu eta gero.

Futbolean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Robinson Preston North End eta Manchester City taldeetan hasi zen futbolean. Aurrelari indartsua eta trebea, Robinson Brighton & Hove Albion taldean Ingalaterrako kopako finalera iritsi zen 1983an.

Manchester United-en kontrako partida horretan izugarri jokatu zuen Robinsonek. Brighton irabazteko zorian egon zen, baina 2-2 zen finalaren emaitza. Berdinketa desegiteko hurrengo partidan 4-0 galdu arren, klub askoren arreta pizturik zeukan Robinson gazteak.

Liverpool-ek erosi zuen azkenean 250.000 liberen truke. Talde horretan, halere, jokalari handiek jokatzen zuten, eta Robinsonek abagune gutxi izan zuen. Hiru txapelketa, liga, kopa eta Europako kopa irabazi zituen Liverpoolgo taldeak denboraldi horretan, baina Robinsonen parte-hartzea txikia zen. Hori zela eta, 1984ko amaieran Queens Park Rangers taldera joan zen. 1987an Osasunak erosi zuen, non Sammy Lee Liverpoolgo kide ohia aritzen zen. Hor erretiroa hartu arte jokatu zuen.

Telebistan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Canal+ telebistak hartu zuen kirol-saioak aurkezteko. Hor El día después-en ibili zen 14 urtez (1991-2005).

Canal+ katean bertan Las noticias del guiñol umore-saioak egindako Robinsonen latexezko panpina zen saio horren aurkezlea.

2007an, saio berri bat estreinatu zuen Canal+-en, Informe Robinson izenekoa. Bertan, kirola ardatz bezala hartuta, berak ekoitzitako erreportajeak aurkezten zituen. Ordutik, hamabi denboraldi estreinatu dira. Kritika espezializatuak Informe Robinson goraipatu du, eta 2009an Ondas sari bat jaso zuen.

2020ko apirilaren 27an hil zen, 61 urte zituela, minbiziak jota.[1] Urte berean, sei hilabete geroago, aurkezle onenaren hilondoko Ondas saria eman zioten.[3]

Lortutako Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liverpool FC[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1983/84 Ingalaterrako ligako kopa
  • 1983/84 Ingalaterrako liga
  • 1983/84 Europako kopa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Alberdi, Iosu. «Michael Robinson hil da, Osasunako jokalari ohia» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  2. «Michael Robinson zendu da» Euskal Irrati Telebista 2020-04-28 (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  3. (Gaztelaniaz) «Michael Robinson, Joaquín Sabina y Fernando Ónega, premios Ondas 2020» La Vanguardia 2020-10-28 (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]