Michael Somare
Itxura
Sir Michael Thomas Somare (Rabaul, 1936ko apirilaren 9a - Port Moresby, 2021eko otsailaren 26a) papuagineaberritar politikaria izan zen. Berrogeita hamar urtez funtsezko pertsonaia izan zen Papua Ginea Berriko politikan. Herrialdeko lehen ministroa izan zen hiru aldiz. Gainera, Atzerri ministro eta Ekialdeko Sepikeko gobernadore izan zen. 1975ean independentzia lortu zuenetik 1980ra arte izan zuen lehen agintaldia. Bigarren aldiz izan zen lehen ministro 1982 eta 1985 artean. Bere agintaldirik luzeena hirugarrena izan zen, 2002tik 2011ra. Pangu Alderdiaren sortzailea izan zen, herrialdearen independentzia lortu zuena eta, kanporatu ondoren, Aliantza Nazional Alderdiaren buru izan zen.