Michael Venus (1987kourriaren 16a) Zelanda Berriko tenislari profesionala da. Binakako munduko 8. postua lortu zuen 2019ko abuztuan Hallen irabazi ostean. 2017ko Frantziako Irekia irabazi zuen Ryan Harrison bikotearekin, eta urte berean txapeldunorde izan zen AEBetako IrekianChan Hao-ching bikotekide modura txapelketa mistoan. Venus eta Harrison urte amaierako ATP Finals txapelketetarako sailkatu ziren, non jokatutako hiru partidak irabazi zituzten baina finalerdietan galdu zuten Lukasz Kubot eta Marcelo Meloren aurka. .
2018an Venusek gizonezkoen binakako finala egin zuen Wimbledonen Raven Klaasenekin, Mike Bryan eta Jack Socken aurka galduz, eta binakako mistoan ere finalaurrekoan izan zen, Katarina Srebotnikekin. Klaasenekin ATP Finaletarako sailkatu zen, baina partida bakarra irabazi zuten. 2019an ere sailkatu ziren, txapeldunorde geratuz. Bitartean Venus eta Chan Hao-ching berriz ere txapeldunorde geratu ziren AEBetako Irekiko binakako mistoen txapelketan. Venus eta John Peers 2020ko ATP Finaletarako sailkatu ziren, baina norgehiagoka oso estuak galdu zituzten euren hiru partidatan.