Michel Houellebecq

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Michel Houellebecq
2008.06.09. Michel Houellebecq Fot Mariusz Kubik 01.jpg
Bizitza
Izen osoa Michel Thomas
Jaiotza Saint-Pierre1956ko otsailaren 26a (62 urte)
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Hezkuntza
Heziketa Lycée Chaptal
Institut National Agronomique Paris-Grignon
Louis Lumière College 1981)
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak poeta, zinema zuzendaria, kantugilea, saiakeragilea, eleberrigilea, gidoilaria, aktorea, idazlea eta zientzia-fikzio idazlea
Enplegatzailea(k) Ministry of Agriculture of France
Logica  (1983 -
Frantziako Nazio Biltzarra  (1990 -  1996)
Lan nabarmenak The Map and the Territory
Whatever
Atomised
The Possibility of an Island
Platform
Soumission
Jasotako sariak
Nominazioak
Influentziak Claude Vorilhon, Blaise Pascal, Georges Perec, Howard Phillips Lovecraft, Clifford D. Simak, Arthur Schopenhauer, Aldous Huxley, Immanuel Kant, Honoré de Balzac eta Bret Easton Ellis
IMDb nm0396391
http://www.houellebecq.info/

Michel Thomas edo Michel Houellebecq (miʃɛl wɛlˈbɛk) (Saint Pierre, Reunion, 1956ko otsailaren 26a[1] - ) poeta, eleberrigile eta saiakeragile frantsesa da.

Bere idazlan eta adierazpen polemikoengatik misogino, islamofobo eta atzerakoitzat jo izan dute. Kritika horiek guztiek, ordea, haren liburuen salmenten kopurua igoarazi baino ez dute egin.

Houellebecqen idazkietan gai obsesibo batzuk errepikatzen dira, hala nola sexua, klonazioa, fisika, sektak eta sasi-ezkerreko New Age mugimenduen aurkako kritikak, beti ere tonu ziniko batean.

Berak idatzitako bi eleberri zinemaratu dira, alegia, Les Particules élémentaires eta La Possibilité d'une île, azken hau Houellebecqek berak 2008an zuzenduta.

Gaur egun Irlandan bizi da.

Gatazka mediatiko bizia du Lucie Ceccaldi bere ama biologikoarekin. Ceccaldik 2008an argitaratu zuen "L’Innocente" liburu autobiografikoan idazlea goitik behera kritikatzen du.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1991 - Contre le monde, contre la vie.
  • 1991 - Rester vivant.
  • 1992 - La Poursuite du bonheur, olerkiak.
  • 1994 - Extension du domaine de la lutte.
  • 1996 - Le Sens du combat, olerkiak.
  • 1998 - Interventions.
  • 1998 - Les Particules élémentaires, eleberria.
  • 1999 - Renaissance, olerkiak.
  • 2000 - Lanzarote, eleberria.
  • 2001 - Plateforme, eleberria.
  • 2005 - La Possibilité d'une île, eleberria.
  • 2007 - Supervivencia, olerki-bilduma.
  • 2009 - Ennemis publics, bera eta Bernard-Henri Lévyren arteko posta elektronikoen bilduma.
  • 2010 - La carte et le territoire, eleberria Goncourt Saria 2010
  • 2015 - Soumission, eleberria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bere amak dio benetan bi urte lehenago jaio zela: El Mundo (2008-4-29).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Michel Houellebecq
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Houellebecq Aldatu lotura Wikidatan