Michel Mohrt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michel Mohrt
seat 33 of the Académie française (en) Itzuli

1985eko apirilaren 18a - 2011ko abuztuaren 17a
Marcel Brion (en) Itzuli - Dominique Bona
Bizitza
JaiotzaMorlaix1914ko apirilaren 28a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis2011ko abuztuaren 17a (97 urte)
Hobiratze lekuaMorlaix
Hezkuntza
HeziketaRennesko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakliterary editor (en) Itzuli, idazlea, historialaria, abokatua, literatura historialaria, editorea eta margolaria
Enplegatzailea(k)Je suis partout (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaFrantses Akademia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAction française
Jack Kerouac Michel Mohrti bidalitako gutuna.

Michel Mohrt (Morlaix, 1914ko apirilaren 28a - Paris, 2011ko abuztuaren 17a) Bretainiako Finistère lurraldean jaiotako idazle, editor, literatura kritikari eta literaturaren historialari frantsesa zen. Margolaria zen, bestetik, Frantses Akademian 33. eserlekuan eseri zen akademikoa izanz zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Michel Mohrt 14 urterekin hasi zen letretan. Zuzenbideko eta letretako ikasketak egin zituen Rennesko 1 Unibertsitatean. Morlaixen abokatu gisa 1937tik inskribatuta egon zen. Bigarren Mundu Gerran, ofizial gisa jardun zuen Alpeetako armadan, armada italiarraren aurka, Vesubio haraneko eskualdean. Gerra ostean, Marseillan inskribatu zen abokatu gisa. Robert Laffont lagun zuela literatura munduan sartu zen hirian. Estatu Batuetara eta Kanadara bidaiatu zuen. Yaleko Unibertsitatean frantses literaturari buruzko ikastaroak eman zituen. Frantziara itzuli zen eta Gallimard argitaletxerako amerikar literaturan espezialista gisa lan egin zuen. Robert Penn Warren, William Styron, Jack Kerouac eta William Faulknerrekin adiskidetasuna izan zuen. 1962an, La Prisión Marítima liburuari esker, Frantziako Akademiaren Eleberriko Sari Nagusia jaso zuen.[2] 1985eko apirilaren 18an Frantziako Akademiako kide hautatu zuten, eta Marcel Brionen lekua hartu zuen 33. eserlekuan (eserleku hori Voltairek hartu zuen bere garaian). Literatura kritikaria izan zen ere, eta Le Figaro egunkarian argitaratu zituen bere lanak.[3][4]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1928 : Gorsedd Digor, gant Jakez Riou. Skeudennaouet gant M(ichel) Mohrt. Brest. 1928.
  • 1943 : Montherlant, « homme libre » (Gallimard)
  • 1943 : Les Intellectuels devant la défaite de 1870 (Buchet-Chastel)
  • 1945 : Le Répit, eleberria (Albin Michel)
  • 1948 : Le Cavalier de la nuit, R. Penn Warren (Stock)
  • 1949 : Mon royaume pour un cheval (Albin Michel)
  • 1951 : Les Nomades (Albin Michel)
  • 1952 : Marin-la-Meslée (Pierre Horay)
  • 1953 : Le Serviteur fidèle (Albin Michel)
  • 1955 : Le Nouveau Roman américain (Gallimard)
  • 1956 : La Littérature d’Amérique du Nord, Histoire des Littératures obran, II. liburuki (Gallimard)
  • 1961 : La Prison maritime (Gallimard)
  • 1963 : La Marche de nuit liburuaren itzultzailea, William Styronen obra (Gallimard)
  • 1965 : La Campagne d’Italie (Gallimard)
  • 1969 : L’Ours des Adirondacks (Gallimard)
  • 1970 : L’Air du large (Gallimard)
  • 1970 : Un jeu d’enfer, antzerkia (Gallimard)
  • 1974 : Deux Indiennes à Paris (Gallimard)
  • 1975 : Les Moyens du bord (Gallimard)
  • 1979 : La Maison du père, ipuina (Gallimard)
  • 1980 : Paquebots, le temps des traversées (Éditions Maritimes et d’Outre-Mer)
  • 1986 : La Guerre civile (Gallimard)
  • 1988 : Vers l’Ouest (Olivier Orban)
  • 1988 : L’Air du large II (Gallimard)
  • 1989 : Le Télésiège (Gallimard)
  • 1989 : Benjamin ou Lettres sur l’inconstance (Gallimard)
  • 1991 : L’Air du temps (Le Rocher)
  • 1991 : Un soir, à Londres (Gallimard)
  • 1992 : Monsieur l’Ambassadeur antzerkia (Gallimard)
  • 1992 : On liquide et on s’en va, sotie (Gallimard)
  • 1996 : Les Dimanches de Venise (Gallimard)
  • 1998 : Bouvard et Pécuchet, de Gustave Flaubert (Gallimard)
  • 1998 : L’Ile des fous, nouvelles (Le Rocher)
  • 1999 : De bonne et mauvaise humeur (Le Rocher)
  • 2000 : Tombeau de La Rouërie (Gallimard)
  • 2002 : Jessica ou l'amour affranchi (Gallimard)
  • 2017 : Le Répit (Editions La Thébaïde) Jérôme Leroyren hitzaurrearekin

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]