Michel Plasson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michel Plasson

Théâtre du Capitole (en) Itzuli musika-zuzendari

1968 - 1983
Orchestre national du Capitole de Toulouse (en) Itzuli musika-zuzendari

1968 - 2003
Bizitza
JaiotzaParisko 17. barrutia1933ko urriaren 2a (90 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Lazare Lévy (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria
Jasotako sariak
Genero artistikoamusika klasikoa
DiskoetxeaEMI Classics

IMDB: nm0686734 Spotify: 2fzmIYnCPAZ9LeJFpYcHob Musicbrainz: b3168445-9c90-409b-9112-12a0fdd2e5df Songkick: 516941 Discogs: 931368 Allmusic: mn0000926073 Edit the value on Wikidata

Michel Plasson (Paris, Frantzia, 1933ko urriaren 2a) frantses orkestra-zuzendaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perkusioa ikasi zuen Parisko Kontserbatorioan, eta orkestra-zuzendaritza gero. Besançoneko Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuen 1962an. Estatu Batuetara joan zen trebatzera, eta han Erich Leinsdorf eta Pierre Monteuxekin aritu zen. Frantziara itzuli zenean, Metzeko Antzokiko zuzendari izan zen, eta Okzitaniako Tolosako Capitolekoa, 1968az geroztik.

Plassonek errepertorio lirikoa eta sinfonikoa landu ditu, eta XIX. eta XX. mendeetako frantses musikagileen obrak interpretatu ditu (Jules Massenet, Emmanuel Chabrier, Gabriel Fauré, Albert Roussel, Ernest Chausson). Lan handia egin du, halaber, musikagile ezezagunen lanak ezagutarazteko, Albéric Magnarden lana, esate baterako. Europako orkestra handienek gonbidatu dute, eta New Yorkeko Metropolitan Operan zuzendari aritu da. Dresdengo Orkestra Filarmonikoko musika-zuzendari izendatu zuten 1994an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]