Michel Portal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Michel Portal
Michelportal pjf20040613.JPG
Bizitza
Jaiotza Baiona1935eko azaroaren  27a (83 urte)
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Goi Mailako Musika eta Dantza-Kontserbatorio Nazionala
Conservatoire de Bordeaux Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, jazz musikaria, saxofoi-jotzailea, soinu banda konpositorea eta musikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoa jazza
Musika instrumentua saxofoia
Klarinetea
IMDb nm0006233

Michel Portal 1935eko azaroaren 27an Baionan jaiotako konpositore eta musikaria da. Europako jazz modernoaren garatzaileen artean egonik kontinenteko jazz musikaririk garrantzitsuenetakotzat[1] jotzen da; hala ere bere burua musika mota zehatz batean mugatzea ez du gustuko.[2] Zinemarako musikagile lanetan nabarmendu da.

Bere musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremu anitzetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantses estatuan Free jazz mugimendua bultzatu zutenen artean dago. Bere karreran zehar Europako jazz jotzailerik onenekin aritu da askotan. 1970eko hamarkadan "Michel Portal Unit" delakoa sortu zuen, inprobisazio librean aritzen ziren Europa nahiz Ameriketako musikariak bere baitan biltzen zituena.

Sarritan Richard Galliano akordeoi-jotzailea, Daniel Humair bateria jotzailea, Beb Guérin eta Henri Texier kontrabaxuan aritzen direnak edota Jacky Terrasson piano jotzaile franko-amerikarra izan ditu lagun.

Saritua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sari hauek lortu zituen bere ibilbideko aurreko hamarkadetan:

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudioetan grabatutakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinemarako[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1967 Gromaire (film labura).
  • 1968 Le Viol.
  • 1969 Money-Money (musikariarena egiten ageri da).
  • 1969 Un fils unique.
  • 1970 Hoa-Binh.
  • 1974 France société anonyme (ostatuaren sekuentzia).
  • 1975 La Cécilia.
  • 1976 Les Conquistadores.
  • 1976 Sérail.
  • 1977 Pour Clémence.
  • 1979 L'Adoption.
  • 1979 Les Chiens.
  • 1979 Écoute voir....
  • 1981 L'Ombre rouge.
  • 1982 Café Plongeoir.
  • 1982 La Mémoire courte.
  • 1982 Le Retour de Martin Guerre.
  • 1983 Balles perdues.
  • 1984 Les Cavaliers de l'orage.
  • 1984 Le Voyage.
  • 1985 Bras de fer.
  • 1986 Max mon amour.
  • 1987 Milan noir.
  • 1987 Champ d'honneur.
  • 1987 Yeelen - La Lumière.
  • 1987 Le Moine et la sorcière.
  • 1988 En toute innocence.
  • 1988 Prisonnières.
  • 1989 Die Toten Fische.
  • 1989 Une histoire de vent.
  • 1989 Les Enfants du désordre.
  • 1990 Los Ángeles.
  • 1990 Trois années.
  • 1990 Aventure de Catherine C., Pierre Beuchotena.
  • 1990 Ke arteko egunak.
  • 1990 Docteur Petiot.
  • 1992 Le Retour de Casanova.
  • 1994 La Machine.
  • 1996 Le Bel été 1914.
  • 1997 Buud Yam.
  • 1997 Le Comédien.
  • 1997 Les Couleurs du diable (kantak).
  • 1998 Le Serpent a mangé la grenouille.
  • 1999 C'est quoi la vie ?.
  • 2000 Passionnément.
  • 2000 Aïe.
  • 2001 Te quiero.
  • 2005 La Petite Chartreuse.
  • 2006 Jean de La Fontaine, le défi.

Telebistarako[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontrakoa aipatu ezean guztiak telefilmak dira.

  • Le Grand inquisiteur (1979).
  • L'Homme sandwich (1979).
  • La Sourde oreille (1980).
  • Droit de réponse (1981); telebista-saioa.
  • Le Cheval-vapeur (1981).
  • La Ville noire (1981).
  • Le Jardinier récalcitrant (1983).
  • L'Île bleue (1983).
  • Fou comme l'oiseau (1983).
  • L'Aide-mémoire (1984).
  • L' Ennemi public n° 2 (1984).
  • Shangaï Skipper (1985).
  • Bonne chance monsieur Pic! (1987).
  • Un nouveau dans la ville (1987) (L'Heure Simenon serieko episodioa).
  • Bouvard et Pecuchet (1989).
  • Le Train de Vienne (1989).
  • Une table pour six (1989).
  • Marie-Antoinette, reine d'un seul amour (1989).
  • À corps et à cris (1989).
  • Le Diable en ville (1990) (Les Dossiers secrets de l'inspecteur Lavardin serieko episodioa).
  • Peintures de guerre (1990).
  • Le Diable au corps (1990).
  • L'Ami Giono: Onorato (1990).
  • L'Ami Giono: Ivan Ivanovitch Kossiakoff (1990).
  • Une table pour six (1990) (V comme vengeance serieko episodioa).
  • Alcyon (1990).
  • Mes coquins (1992).
  • La Peur (1992).
  • Pour demain (1993).
  • Est & Ouest: Les paradis perdus (1993).
  • L'Interdiction (1993).
  • Un pull par dessus l'autre (1993).
  • Eugénie Grandet (1994).
  • Un orage immobile (1995).
  • Capitaine Cyrano (1995).
  • Pêcheur d'Islande (1996).
  • L' Enfant sage (1996).
  • Histoire d'hommes (1996).
  • Mélanie (1997).
  • Mes enfants étrangers (1998).
  • L'Inventaire (1998).
  • Les Brumes de Manchester (1998).
  • De gré ou de force (1998).
  • La Laïque (2000).
  • La Dette (2000).
  • L'Ami de Patagonie (2002).
  • À cause d'un garçon (2002).
  • L'Enfant des lumières (2002) (miniseriea).
  • Sous bonne garde (2002).
  • Un fils de notre temps (2003).
  • Éliane (2005).

Arlo honetako sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

César[3] delakoen barruan musika onenari ematen zaion saria hiru aldiz erdietsi du

  • 1983an (Le Retour de Martin Guerre).
  • 1985ean (Les Cavaliers de l'orage).
  • 1989an (Champ d'honneur).
  • Beste behin, 1986an Bras de fer filmarekin sarirako hautagaia izan zen.

Musika onenari dagokion 7 d'Or[4] saria birritan eskuratu du:

  • 1990ean (L'Ami Giono: Onorato eta L'Ami Giono: Ivan Ivanovitch Kossiakoff).
  • 1995ean (Eugénie Grandet).

Sariak ibilbide osoari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteotan karrera hain aberats hori bere osotasunean kontuan harturik sari batzuk eman dizkiote:

  • 2005eko azaroan Charles Cros akademiaren Prix in Honorem.
  • 2006ko otsailean Estrasburgon ospatu ziren Victoires de la Musique Classique[5] sarietan "Ohorezko Victoire" eman zitzaion.
  • 2005-2006 denboraldia amaitu zenean Teatro, Musika eta Dantzaren Sindikatu Profesionalak Kritikaren Sari Nagusia eman zion.

Euskal Herriarekin lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere formazio klasikoa izan bada ere, gaztetandik jazzarekin batera euskal folklorearekiko harreman eta zaletasuna ere izan zituen.

1990ean Antxon Ezeizaren Ke arteko egunak filmari musika ipini zion.

Gure artera azken urteetan egindako bisiten artean:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Portal aipatua Entzun! aldizkariko "Jazza Euskal Herrian basamortuan igeri" artikuluan.
  2. « Berarentzat jazza beste batzuen arteko estilo bat baino ez da: bere helburua musika berrasmatzea da. ». CARLES, Phillipe; CLERGEAT, André & COMOLLI, Jean-Louis: Dictionaire du jazz . Robert Laffont, Paris, 1988. ISBN 2-221-04516-5.
  3. Oscar edo Goya sarien Frantziako baliokidea.
  4. Frantziako urteroko telebista sariak.
  5. Victoire sari sortari "Frantziako Grammy" deitzen zaie.
  6. Aipamena Getxoberrin.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Portal Aldatu lotura Wikidatan