Michel Sendrez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michel Sendrez
Datu pertsonalak
Izen osoa Michel Sendrez
Jaio 1932
Euskal Herria Donibane Lohizune, Lapurdi (Euskal Herria)

Michel Sendrez (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1932) musikagilea da. Parisen eta Sienan egin zituen lehenengo Musika ikasketak, Joseph Calvet eta Guido Agosti irakasleekin. 1957an, Venezuelara abiatu zen eta hortik aurrera bakarlari gisa aritu da atzerriko zenbait herritan: Amerika Latinoan, Estatu Batuetan, Espainian, Portugalen, Belgikan, Alemanian, Britain Handian eta Ekialde Ertainean. 1967an, Frantziara itzuli ondoren, ORTFn sartu zen eta 1969tik Frantziako Orkestra Nazionaleko piano jolea da. Michel Sendrez-en nortasuna errepertorio klasikoan eta musika lan garaikideetan baieztatzen da. Musikagile lanetan ere aritzen da. Orkestra, kamara eta zenbait filmetarako musika sortu du.

  • "Racines" orkestra handirako lana, Venezuelako Orkestrarako sortua. Pianorako bertsioa musikagileak berak jo zuen telebista frantziarrean.
  • "Egolios" harizko orkestrarako eta errezitatzaile batentzat eginiko lana. Venezuelako Orkestra Sinfonikorako sortua. Hitzak Paul Éluard poetarenak dira.
  • Green sleeves-en doinuan oinarriturik flauta, harpa eta harizko orkestrarako dei bariazio. Patrick Gallois-ek, Ghislaine Petit-ek eta Bernard Thomas Orkestrak grabatu zituzten bere zuzendaritzapean.
  • Flauta eta harparako Lau musika lan (Odile Beucker eta Ghislaine Petit-ek ekoiztuak).
  • Piano eta kanturako Metatesia.
  • Kantu, piano, biola eta txelorako sei doinu.
  • "Sur le chemins de Saint Jacques" sei ahots nahasietarako eta "Stirps Jesse" bost ahots nahasietarako lanak. Anna-Marie Deschamps-ek zuzentzen duen Venan C E Fortunat taldeak aginduak.
  • "Arabesques" harparako lana.

Pompidou Zentruak, IRCAMek eta Racio France-k antolatutako "50 urteetarako" bi kontzertutan parte hartu zuen bakarlari gisa. Dallapicola, Ohana, Messiaren eta Poulenc-en lanak joz.

Diskografia

  • Stirp Jesse (7 min., 35 seg.). In: Fulbert de Chartres (ca. 960 - 1028), Santo. Stirps Jesse. Paris, Ensemble Venace Fortunat, Studio S.M., 1989. Erref.: Quantum QM 6899

Int.: Ensemble Venace Fortunat ; zuz. Olivier Dejours

  • Quatuor pour cordes (16 min., 52 seg.). In: Quatuor Sendrez. Horizons d'aujourd'hui. [St. Quentin (France)], Triton, [2011]. Erref.: Triton, TRI 331171.

Erreferentziak

Kanpo loturak