Michelle Gisin
| Michelle Gisin | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Samedan, 1993ko abenduaren 5a (32 urte) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | alemana |
| Familia | |
| Bikotekidea(k) | ikusi
|
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | alemana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | eskiatzaile alpinoa |
Parte-hartzailea
| |
| Pisua | 70 kilogramo |
| Altuera | 175 zentimetro |
| michellegisin.ch | |
Michelle Géraldine Gisin (Samedan, 1993ko abenduaren 5a) eskiatzaile suitzarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan birritan izan da txapeldun olinpikoa Alpetar eskiko proba konbinatuan.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014ko Sotxiko Jokoetan txapeldun izan zen Dominique Gisin eskiatzailearen ahizpa gaztea da. Marc Gisin anaia ere eskiatzaile olinpikoa da[1].
Michelle Gisin 2008-2009 denboraldian hasi zen nazioartean lehiatzen, 15 urte zituela. 2010ko urtarrilean esate baterako Europako Kopan aritu zen St-Moritzen[2]. Eskiatzaile suitzarraren lehenengo garaipenak gazte mailako Suitzako txaelketatan izan ziren 2011 eta 2012an. 2013ko Munduko Gazte mailako txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen eslalomean[1]. 2014ko Sotxiko Jokoetan parte hartu zuen Dominique ahizparekin batera eta 28. postuan sailkatu zen eslalomean.
2017ko Munduko txapelketan bigarren egin zuen konbinatuan eta 2018ko Pyeongchangeko Jokoetan txapelduna izan zen[3].
2022ko Pekingo Jokoetan konbinatuko txapela berritu zuen[4] eta horretaz gain Super-G proban brontzezko domina eskuratu zuen[5].
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Neguko Olinpiar Jokoak | |||
|---|---|---|---|
| Urtea | Lekua | Domina | Proba |
| 2018 | Pyeongchang ( |
Konbinatua | |
| 2022 | Pekin ( |
Konbinatua | |
| 2022 | Pekin ( |
Super-G | |
| Munduko txapelketak | |||
| Urtea | Lekua | Domina | Proba |
| 2017 | Saint-Moritz ( |
Konbinatua | |
| 2021 | Cortina d'Ampezzo ( |
Konbinatua | |
| Munduko txapelketak (Gazte mailan) | |||
| Urtea | Lekua | Domina | Proba |
| 2013 | Mont St. Anne ( |
Eslaloma | |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Alpine Young Guns: Michelle Gisin - FIS-SKI» web.archive.org 2015-09-24 (kontsulta data: 2022-02-26).
- ↑ «GISIN Michelle - Athlete Information» www.fis-ski.com (kontsulta data: 2022-02-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Juegos de Invierno - Esquí: Gisin gana la Combinada en un amargo adiós de Vonn a los Juegos Olímpicos» Marca.com 2018-02-22 (kontsulta data: 2022-02-26).
- ↑ (Ingelesez) «Beijing 2022 Winter Olympics daily briefing: Gisin gold, Smith’s F-bomb» the Guardian 2022-02-17 (kontsulta data: 2022-02-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Revuelta, Raúl. (2022-02-17). «Michelle Gisin Wins Alpine Combined Gold in Beijing» Ski Paradise (kontsulta data: 2022-02-26).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1993ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Suitzako eskiatzaileak
- 2014ko Neguko Olinpiar Jokoetako alpetar eskiatzaileak
- 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetako alpetar eskiatzaileak
- 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetako alpetar eskiatzaileak
- Alpetar eskiatzaileak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak alpetar eskian