Mickey Blue Eyes

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mickey Blue Eyes (euskaraz Mickey Begi Urdin) 1999ko Kelly Makin kanadar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko komedia film bat da. Hugh Grant, James Caan eta Jeanne Tripplehorn aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Michael Felgate (Hugh Grant) Manhattango arte enkante etxe bateko langilea Ginarekin (Jeanne Tripplehorn) ezkontzeko gogo biziz dago, duela hiru hilabetetatik ateratzen ari den andereino xarmangarria, eta azkenean haren familia ezagutzeko unea iritsi dela uste du. Michaelek inoiz espero ez lukeena bere neskalaguna mafiaren buruzagi baten (James Caan) alaba izatea da. Eta okerrena, nahigabean, "familiaren" gauzetan gero eta gehiago sartuko dela da. Mafia gizon batek (Burt Young) bere diru beltza zuritzeko Michaelek haren semearen margolan itsusiak sal ditzan erabakitzen duenean gauzak kakanahasten hasiko dira, guzti honek FBIren harreta piztuko baitu.

Aktoreak

Kanpo loturak