Microsoft Cortana
Cortana Microsoftek garatutako laguntzaile pertsonal adimentsua da, izen bereko HALO serie ospetsuko pertsonaian oinarritua.[1] Lehenengo Windows Phone[2] 8.1-rako egin zen erabilgarri, ondoren, Microsoft Band-en[3] eta, azkenik, Windows 10[4] eta Xbox One-ean. Programa libre gisa aurkitu daiteke iOS eta Android-en.
Cortanak hizkuntza naturala onartzen du (komando zehatzik erabili beharrik gabe) eta Bing, Yelp eta Foursquare erabiltzen ditu datu-base gisa. "OK Google" aplikazioan bezala Cortana ahots komando batekin aktibatu ahal daiteke ("Hola Cortana" espanierazko bertzioan[5]) Microsoft-eko produktu guztietan Lumia Denim eguneraketa ez duten Lumia gailua eta 80x serie baino beheragoko SnapDragon prozesadorea duteetan izan ezik.[6]
Google Now eta Siri ez bezala, Cortanak erabiltzaileen informazio ugari gordetzen ditu (jakin-mina, ohikeriak...) "libreta" batean. Honela erabiltzaileak datu hauek erraz kontrolatu, aldatu edota informazio gehiago gehi ahalko du zerbitzua hobetzeko. Gainera, bestelako aplikazioak ere ahotsaren bidez erabiltzen uzten duen lehenengo laguntzailea izan da.[7][8]
Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jarraian listatzen dira, alfabetikoki, nabarmenak diren Cortanaren funtzioetako batzuk:
- Aplikazioak irekitzea.[9]
- Klimaren buruzko informazioa topatzea.[10]
- Hegaldien buruzko informazioa topatzea.
- Telefonoaren zehar bilatzea.
- Kantatzea.
- Txisteak kontatzea.
- Igarkizunak kontatzea.
- Alarmak sortzea edo existitzen direnak aktibatzea/desaktibatzea.
- Oharrak sortzea, OneNote-n gordeko direnak.
- Oroigarri adimentsuak ezartzea erabiltzailea leku batera heltzean edota dei bat jasotzen/bidaltzen badu.[11]
- Musika aplikaziorako funtzioak.
- Deitzea zenbaki edo kontaktu bati (15-406820-ra, *123-ra edo Juani deitzea).[12]
- Quiet Hours erabiltzea, espainieraz: "Horas Silenciosas" (ez molestatzeko orduak). Deiak eta mezuak iragazten ditu zehaztutako ordu batzuetan.
- Informazio biografikoa erakustea.[13]
- Erabiltzailearen kokapena erakustea.
- Bilaketak egitea interneten Bingen bitartez.
Gainera, Cortanak honelako galdera batzuk ulertu ahal ditu:
- Nola dago eguraldia Moskun ?
- Zenbat kaloria daude pizza zati batean ?
- Behar izango dut beroki bat gaur goizean ?
- Ze adin du Barack Obama-k ?
- Nor da Portugaleko presidentea ?
Erabilgarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehenengo Estatu Batuetan irten zen "Beta" bezala eta, ondoren, sistema eragilearen "GDR1"-ekin Erresuma Batuan eta Txinan (gainerako herrialdeetan 2014ko amaieran).
Cortanaren portaera herrialdera moldatuta dago (lekuko hizkuntzara, kulturara eta hizkerara). Adibidez, erresuma batuko Cortana-k azentu britaniarra du eta bertako hizkerak erabiltzen ditu.
Gainera, ematen zaion erabilpenaren arabera Cortanaren portaera erabiltzaileen interesetara moldatuko da (bertako kirol taldeei edota telebista sailei buruzko informazioa emanez).
Hizkuntza | Herrialdea | Egoera |
---|---|---|
Ingelesa | Estatu batuak | Windows, Android eta iOS-en erabilgarria |
Erresuma batua[14] | Windows eta Android-en erabilgarria | |
Kanada[15] | Windows-en erabilgarria | |
Australia | Windows-en erabilgarria | |
Indiarra[16] | Windows-en erabilgarria | |
Aleman | Alemania[17] | Windows-en erabilgarria |
Euskera | Espainia | Oraindik ez da erabilgarria hizkuntza honetan |
Italiera | Italia | Windows-en erabilgarria[18] |
Espainiera | Mexico[19] | Windows-en erabilgarria |
Espainia[20] | Windows-en erabilgarria | |
Frantsesa | Frantzia | Windows-en erabilgarria |
Kanada | Windows-en erabilgarria | |
Portuges | Brasil | Windows-en erabilgarria |
Mandarin-txinera | Txina | Windows, Android eta iOS-en erabilgarria |
Japoniera | Japonia | Windows eta iOS-en erabilgarria |
Errusiera | Russia | Windows eta iOS-en erabilgarria |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Ingelesez) «Why Microsoft Named Its Siri Rival 'Cortana' After a 'Halo' Character» NBC News . Noiz kontsultatua: 2018-02-21 .
- ↑ (Ingelesez) «Upcoming Windows Phone 8.1 features exposed in latest reports, detailing Cortana and more» Windows Central . Noiz kontsultatua: 2018-02-21 .
- ↑ «Microsoft Band monitors exercise for $199» Mail Online . Noiz kontsultatua: 2018-02-21 .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Nuevo Windows 10 Technical Preview disponible para descarga con la inclusión de Cortana - RedUSERS» RedUSERS 2015-01-25 . Noiz kontsultatua: 2018-02-21 .
- ↑ (Gaztelaniaz) Gómez, David (2015-08-02) «Cómo configurar Cortana en Windows 10 y todo lo que le podemos preguntar» Cinco Días . Noiz kontsultatua: 2018-02-21 .
- ↑ (Ingelesez) «'Hey Cortana!' brings passive-listening to Windows Phone this fall for a hands-free experience» Windows Central . Noiz kontsultatua: 2018-02-21 .
- ↑ «This is Cortana, Microsoft’s answer to Siri» The Verge . Noiz kontsultatua: 2018-02-21 .
- ↑ (Ingelesez) «Upcoming Windows Phone 8.1 features exposed in latest reports, detailing Cortana and more» Windows Central . Noiz kontsultatua: 2018-02-21 .
- ↑ Vasca, EiTB Radio Televisión Pública «Badator Windows 10: Nola instalatu eta berritasunak azalduko dizkizugu» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2018-02-27 .
- ↑ My interests and Cortana | Windows Phone How-to (United States) 2014-07-07 . Noiz kontsultatua: 2018-02-21 .
- ↑ Remind me, Cortana | Windows Phone How-to (United States) 2014-07-07 . Noiz kontsultatua: 2018-02-21 .
- ↑ «This is Cortana, Microsoft’s answer to Siri» The Verge . Noiz kontsultatua: 2018-02-21 .
- ↑ (Ingelesez) «The story of Cortana, Microsoft's Siri killer» The Verge . Noiz kontsultatua: 2018-02-21 .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ .
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Siri, Appleren laguntzaile birtuala.
- Google Now, Googleren laguntzaile birtuala.
- Google Assistant, Googleren beste laguntzaile birtual bat.
- S Voice, Samsungen Galaxy mugikorretako laguntzailea.
- Bixby, Samsungen Galaxy mugikorretako beste laguntzaile birtual bat.