Middlesbrough Football Club

Wikipedia, Entziklopedia askea
Middlesbrough F.C.» orritik birbideratua)
Middlesbrough FC
Ezizena(k)The Boro, Smoggies
Sorrera1876
Futbol zelaiaRiverside Stadium
edukiera: 34.988 lagun
inaugurazioa: 1995
PresidenteaIngalaterra Steve Gibson
EntrenatzaileaIngalaterra Garry Monk
LigaChampionship (2.maila)
2018-197.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Middlesbrough Football Club Ingalaterrako futbol taldea da, Middlesbrough hirikoa. Ingalaterrako Ligako Kopa bat da daukan titulu garrantzitsu bakarra, baina 2006an UEFA Kopako finala jokatu zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterrako elkarterik zaharrenetakoa da, 1876an sortu baitzen. 1913-14 urtean hirugarren egin zuen ligan eta hori da inoiz lortu duen posturik onena.

1986an desagertzear egon zen diru arazoak zirela eta. 1997an eta 1998an Ingalaterrako Ligako Kopatako finalak jokatu zituen baina biak ere luzapenean galdu zituen Leicester City eta Chelsea. 1997an Ingalaterrako Kopako finala ere jokatu zuen eta oraingoan ere Chelseak garaitu zuen 2-0 emaitzaz.

Lortu duen titulu garrantzitsu bakarra 2004ean lortu zen Ligako Kopa izan zen Bolton Wanderers 2-1 mendean hartuz.

2006an UEFA Kopako finala jokatzera iritsi zen. Sevilla FC-k 4-0 emaitzaz irabazi zion partida. Final horretan Gaizka Mendietak jokatu zuen talde ingelesean.

Azken urteetan bigarren mailan aritu da eta Aitor Karanka gasteiztarra du entrenatzaile. 2016an bigarren egin eta Premier Leaguera itzuli zen, baina denboraldi kaskarra egin du. Karanka kargutik kendu ondoren ere taldeak ez du mailarik eman eta jeitsi egin da.

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterran: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioartean: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UEFA Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 2006.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]