Midori Monet
Itxura
| Midori Monet | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Herrialdea | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | edertasun lehiaketan parte-hartzailea |
Tiana Monét, ezagunagoa Midori Monet izenaz, estatubatuar emakumezko edertasun modelo transgeneroa da. 2025eko irailaren 20az geroztik egungo Miss International Queen edertasun-tituluduna da.
2024an Miss Washington USA edertasun-lehiaketan parte hartu zuen beste emakume zisgenerorekin lehiatuz eta aurreneko top 6an sailkatu zen.[1] 2024ko abenduaren 12an Miss International Queen USA 2025 aukeratu zuten emakume transgeneroentzako nazioarteko Miss International Queen lehiaketan Ameriketako Estatu Batuen ordezkari gisa lehiatzeko.[2] 2025eko irailaren 20an Miss International Queen 2025 edertasun-lehiaketa irabazi zuen, erreginaren koroa aurreko edizioa irabazi zuen Catalina Marsanorengandik jasoz.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Miss Washington USA and Miss Washington Teen USA 2024» Pageant Update (kontsulta data: 2025-09-21).
- ↑ (Ingelesez) «Tiana “Midori” Monet Crowned Miss International Queen USA 2025» Las Vegas PRIDE 2025 (kontsulta data: 2025-09-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La estadounidense Midori Monet gana el mayor concurso de belleza para mujeres transgénero» ABC 2025-09-20 (kontsulta data: 2025-09-21).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Miss International Queen | ||
|---|---|---|