Edukira joan

Midwayko Gudua

Koordenatuak: 30°N 178°W / 30°N 178°W / 30; -178
Wikipedia, Entziklopedia askea
Midwayko gudua
Bigarren Mundu Gerra
Ozeano Bareko Frontea
Midway atoloiaren mapa.
Data1942ko ekainaren 4tik 7ra
LekuaMidway atoloia (AEB)
Koordenatuak30°N 178°W / 30°N 178°W / 30; -178
EmaitzaEstatubatuarren garaipena
Gudulariak
 AEB  Japonia
Buruzagiak
Chester W. Nimitz
Frank J. Fletcher
Raymond A. Spruance
Yamamoto Isoroku
Kondo Nobutake
Nagumo Chūichi
Yamaguchi Tamon
Ryusaku Yanagimoto
Galerak
307 hildako 3.057 hildako

Midwayko gudua Bigarren Mundu Gerran, japoniar eta estatubatuar armadek borrokatutako guda garrantzitsu bat izan zen, 1942ko ekainaren 4tik 7ra. Izena Midway Atoloitik datorkio. Japoniar gudarosteak galdu zuen lehena izan zen, lau hegazkin-ontzi hondoratuta: Akagi, Kaga, Hiryu eta Soryu. Estatubatuarrek, ordea, Yorktown hegazkin-ontzia soilik galdu zuten. Guda erabakigarri hartatik aurrera, japoniarrek itsasoan zuten nagusitasuna betiko galdu zuten: haien konkistak eten egin ziren eta AEBek, aldiz, Japoniar Inperioaren aurka egiten zituzten erasoaldiek gero eta indar handiagoa izan zuten.

Pearl Harborreko ekintzarekin hasi zen Bigarren Mundu Gerran Ozeano Barea frontea deitzen dena. Hasieratik Isoroku Yamamoto almirantearen estrategia Estatu Batuetako hegazkin-ontziak deuseztatzeko helburu nagusia zuen. Pearl Harborren ez zuen lortu, ez baitzeuden han; hori zela eta, japoniarrek nahi zuten gudu erabakigarria (kessen kantai japonieraz) ezin izan zuten lortu. Hala eta guztiz ere, kontzeptu hori ez zitzaien gerra osoan ahaztu.

1942ko apirilaren 18an, James H. Doolittle estatubatuar teniente-koronelak Tokio eta Japoniako beste hiri batzuk bonbardatu zituen. Japoniarren ustetan, hiriburua erasoezina zen, eta erasoaren ondorioz neurriak hartzea erabaki zuten, horrelakorik berriro gerta ez zedin. Tokiori B-25 bi motordun hegazkinek eraso egin zioten eta japoniarrek uharte batetik abiatu zirela oker pentsatu zuten: haien ustez, hegazkin horiek ezin ziren hegazkin-ontzi batetik aireratu (izatez Hornet hegazkin-ontzitik irten ziren).

Eraso horrek Yamamotori behar zuen aitzakia eman zion. Aspaldi planeatua zuen Midway uharteetako inbasioa, haren bidez, base aurreratua lortzeko, babes-perimetroa zabaldu eta gudu erabakigarria lortzeko, estatubatuarrek irlak defendatzen saiatzen baziren.

Kontuan hartzekoa da halaber koral Itsasoko gudua 1942ko maiatzean izan zela. Haren ondorioz, Shokakuk eta Zuikakuk, japoniar hegazkin-ontzi modernoenek, ezin izan zuten Midwayko guduan parte hartu, estatubatuar hegazkinen erasoek bati txikizio ugari egin zikiotelako, eta hegazkinen eskifai berriak itsas gudarako teknikak ikasteko beta nahikoa izan ez zuelako. Gauzak horrela, pilotu askok ez zuten behar adinako prestakuntzarik.

Era berean, AEBek bazekiten japoniarrek noiz eta nola eraso egin behar zuten, Code Talkers izeneko informazio zerbitzuari esker.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]