Mieczyslaw Jastrun
| Mieczyslaw Jastrun | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Mojsze Agatsztajn |
| Jaiotza | Korolivka (en) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Varsovia, 1983ko otsailaren 22a (79 urte) |
| Hobiratze lekua | Powązki hilerria |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Mieczysława Buczkówna (en) |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Varsoviako Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | poloniera ukrainera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, olerkaria, itzultzailea, literaturan aditua eta saiakeragilea |
| Jasotako sariak | |
| Kidetza | National Writers' Union of Ukraine (en) |
| Izengoitia(k) | Jan Klonowicz |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | |
Mieczyslaw Jastrun, jaiotzez Mojsze Agatstein (Korolowka, Polonia, 1903ko urriaren 29a - Varsovia, Polonia, 1983ko otsailaren 22a) poloniar poeta izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Krakoviako Unibertsitatean ikasi zuen. Maisutasun handia erakutsi zuen Lehen Mundu Gerraren ondoren idatzi zituen lanetan, formari dagokionez bereziki. Varsovian bizi izan zen ezkutaturik nazien okupazioaren garaian, eta 1944. urtean eman zituen argitara garai hartako poemak (Godzina strzezona, "Isil-ezkila"). Gerraondokoak dira, nolanahi ere, haren poema hoberenak: Goracy popiól (1956, "Hauts beroak"), Genezy (1959, "Genesia"). XX. mendeko olerkarien lanak itzuli zituen (Maiakowski, García Lorca, Rimbaud, Éluard, Aragon), eta Adam Mickiewicz eta Jan Kotxanowski poeta poloniarren biografiak idatzi zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.