Migraziorako Nazioarteko Erakundea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Migraziorako Nazioarteko Erakundea
Datuak
Izen ofiziala
International Organization for Migration, Organización Internacional para las Migraciones, Organisation internationale pour les migrations eta Mezinárodní organizace pro migraci
Izen laburraIOM, OIM, OIM, OIM eta МОМ
MotaNazio Batuen agentzia espezializatua eta argitaletxea
HerrialdeaSuitza
Agintea
Idazkari orokorraAmy E. Pope (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1951
webgune ofiziala
Facebook: IOM Twitter: UNmigration Instagram: unmigration LinkedIn: iom Snapchat: unmigration Youtube: UCTPDxhZ5d8nZgZFLTITA5LA Flickr: iom-migration Edit the value on Wikidata

Migrazioetarako Nazioarteko Erakundea (ingelesez IOM) 1951n sortutako gobernu arteko erakundea da, eta migrazio gaiak lantzen ditu. Genevan du egoitza nagusia, eta 100 herrialde baino gehiagotan ditu tokiko bulegoak. Estatu subiranoek itun bidez sortutako erakundea da, eta, 2016ko irailetik, Nazio Batuen Erakundearekin lotuta dago.

Gaur egun, 174 estatu kide ditu, eta 8 behatzaileak dira, gobernu-arteko eta gobernuz kanpoko 76 erakunde gehituz[1]. IOMek egitura malgua du, eta 440 bulego baino gehiago ditu, 150 herrialdetan[2].

OIMek oso egitura deszentralizatua du. Horri esker, bere estatu kideek eskatuta, gero eta proiektu ezberdin gehiago exekutatzeko gaitasuna lortu du. 2011ko uztailaren 1etik aurrera, IOMek honako egitura global hauek ditu:

Etorkinak, Carlos Pellegrini Santa Fe (Argentina).

IOM migrazioaren alorreko agentzia nagusia da, eta migrazioaren kudeaketa ordenatu eta gizatiarra bermatzen laguntzen du; gaiari buruzko nazioarteko lankidetza sustatzen laguntzen du; migrazio-arazoei irtenbide praktikoak aurkitzen laguntzen du, eta, behar duten migratzaileei, laguntza humanitarioa ematen laguntzen du, izan errefuxiatuak, lekualdatuak edo deserrotutako beste motakoak.

OIMen Konstituzioak berariaz aitortzen du migrazioaren eta garapen ekonomiko, sozial eta kulturalaren arteko lotura, baita pertsonen mugimendu askatasunerako eskubidea ere.

Estatu Kide eta Estatu Behatzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu kide[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko apirilean, 173 estatu kide zeuden:

  • Datuak 2019ko martxoaren 18an (UTC) eguneratuta daude. Iturria: IOM

Estatu behatzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Datuak 2018ko otsailaren 23an (UTC) eguneratuta daude. Iturria: IOM

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Miembros y observadores» International Organization for Migration (Noiz kontsultatua: 2022-12-19).
  2. Organización Internacional para las Migraciones. Historia de la OIM. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]