Edukira joan

Miguel Ángel Alba Díaz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miguel Ángel Alba Díaz

Bishop of the Roman Catholic Diocese of La Paz en la Baja California Sur (en) Itzuli

2001eko ekainaren 16a - 2026ko urtarrilaren 31
Braulio Rafael León Villegas (en) Itzuli - Miguel Ángel Espinoza Garza
Elizbarrutia: Hego Kalifornia Behereko La Pazeko elizbarrutia
apezpiku titular

1995eko ekainaren 10a - 2001eko ekainaren 16a
Patrick Dunn (en) Itzuli - Héctor Cubillos Peña (en) Itzuli
Elizbarrutia: Fesseë titular see (en) Itzuli
Auxiliary bishop of the Roman Catholic Archdiocese of Antequera, Oaxaca (en) Itzuli

1995eko ekainaren 10a - 2001eko ekainaren 16a
Elizbarrutia: Antequerako artxidiozesia
Bizitza
JaiotzaMonterrey1951ko urtarrilaren 23a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaLa Paz2026ko otsailaren 2a (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Miguel Ángel Alba Díaz (Monterrey, Nuevo León, 1951ko urtarrilaren 23aLa Paz, Hego Kalifornia Beherea, 2026ko otsailaren 2a) mexikar elizgizon katolikoa izan zen. 1995etik 2001era Antequerako apezpiku laguntzailea izan zen eta 2001etik 2026ra Hego Kalifornia Behereko La Pazeko apezpikua.[1]

Miguel Ángel Alba Díaz Monterreyn jaio zen 1951ko urtarrilaren 23an. Zientziak eta Humanitateak (1962tik 1967ra), Filosofia (1967tik 1970era) eta Teologia (1970etik 1974ea) ikasi zituen Monterreyko artxidiozesiko apaizgaitegian, eta Teologia Pastoraleko urtebeteko ikasketak ere egin zituen. 1975eko maiatzaren 31n apaiztu zen jaioterrian.[2]

Apaiz-ordenazioa jaso ondoren, bi urtez parrokiako bikario gisa aritu zen, eta gero apaizgaitegiko hainbat diziplinatako irakasle, diruzain nagusi, Filosofia Institutuko koordinatzaile eta, 1982tik aurrera, errektore izan zen.[3]

1995eko ekainaren 10ean, Joan Paulo II.a aita santuak Fesseiko apezpiku titular eta Antequerako apezpiku laguntzaile izendatu zuen, eta uztailaren 25ean apezpiku-ordenazioa jaso zuen Adolfo Antonio Suárez Rivera kardinalaren eskutik, kontsakratzailekideak Héctor González Martínez eta Sergio Obeso Rivera artzapezpikuak izanik.[1]

2001eko uztailaren 16an, Joan Paulo II.ak Hego Kalifornia Behereko La Pazeko elizbarrutiko hirugarren apezpiku izendatu zuen.[3]

Alba Díaz 2026ko urtarrilaren 31n erretiratu zen, eta La Pazen hil zen 2026ko otsailaren 2an, 75 urte zituela, erretiroa hartu eta hiru egunera.[4]

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Ingelesez) «Bishop Miguel Angel Alba Díaz †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2026-02-03).
  2. (Gaztelaniaz) Cervantes, Antonio. «Obispo Miguel Ángel Alba Díaz, voz crítica ante tanta impunidad» Semanario ZETA 2023-01-03 (kontsulta data: 2026-02-03).
  3. a b (Italieraz) «Nomina del Vescovo di La Paz en la Baja California Sur (Messico)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2001-06-16 (kontsulta data: 2026-02-03).
  4. (Gaztelaniaz) León, Raymundo. «Fallece a los 75 años, Miguel Ángel Alba Díaz, obispo emérito de La Paz, BC» La Jornada 2026-02-02 (kontsulta data: 2026-02-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]