Miguel Ángel Rodríguez Echeverría
Miguel Ángel Rodríguez Echeverría | |||||
---|---|---|---|---|---|
2004ko irailaren 15a - 2004ko urriaren 15a ← César Gaviria - Luigi R. Einaudi (en) →
1998ko maiatzaren 8a - 2002ko maiatzaren 8a ← José María Figueres - Abel Pacheco (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | San José, 1940ko urtarrilaren 9a (84 urte) | ||||
Herrialdea | Costa Rica | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Lorena Clare Facio (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | University of Costa Rica (en) Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | ekonomialaria, politikaria eta abokatua | ||||
Enplegatzailea(k) | University of Costa Rica (en) | ||||
Jasotako sariak | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Alderdi politikoa | Social Christian Unity Party (en) | ||||
Miguel Ángel Rodríguez Echeverría (San Jose, 1940ko urtarrilaren 9a) costarricar ekonomista, enpresaburu eta politikaria da. Costa Ricako presidentea izan zen 1998-2002 bitartean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Costa Ricako unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta bertan eskuratu zituen ekonomia eta gizarte zientzietako lizentzia, 1962an, eta zuzenbidekoa, 1963an; unibertsitate hartako irakasle ere izan da. Costa Ricako ikasketak amaitu ondoren, 1966an Berkeleyko Unibertsitatera aldatu zen ikasketak sakontzera. Harrezkero bere herriaren ordekari izan zen zenbait erakunderen bilkuretan, harik eta urte hartan bertan José Joaquín Trejos Fernández Costa Ricako lehendakariaren aholkulari ekonomiko izendatu zuten arte. Ondoren, ministro-kargua eta Costa Ricako Banku Zentraleko zuzendariarena izan zituen bere esku, baina 1970. urtean kargu politikoak bertan behera utzi eta irakaskuntzara itzuli zen.
1984. urtean Partido Unidad Social Cristiana alderdiaren zuzendaritzan sartu zen, eta handik lau urtera lehendakaritzarako hauteskundeetara aurkeztu zen, baina ez zuen garaipena lortu. 1990. urtean, ordea, diputatu hautatu zuten, eta 1991-1992 urteetan Biltzar Legegileko lehendakari izan zen. 1997. urtean berriro aurkeztu zen lehendakaritzarako hauteskundeetara bere alderdiaren hautagai gisa, eta garaipena lortu zuen; Partido de Liberación Nacional alderdiko José María Figueresen ondorengoa izan zen, hortaz, lehendakaritzan 2002. urtera arte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miguel Ángel Rodríguez Echeverría |