Miguel Merino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miguel Merino Soto» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Merino I.a
Izen osoa: Miguel Merino Soto
Jaiotza data: 1986ko abenduaren 29a (32 urte)
Jaioterria: Villar de Torre ( Errioxa)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: ASPE
Postua: Atzelaria
Altuera: 1,78 m
Pisua: 80 kg
Debutatze data: 2007ko uztailaren 6a
Debutatze pilotalekua: Ezkaraiko pilotalekua
Erretiratze data: 2018ko abuztuaren 10a
Erretiratze pilotalekua: Ezkaraiko pilotalekua

Miguel Merino Soto, pilota arloan Merino I.a deituraz ezaguna (Villar de Torre, Errioxa, 1986ko abenduaren 29a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen, Aspe enpresarekin. Amateurretan, GRAVN lehiaketako txapelduna izan zen 2007an,[1] eta urte berean profesional bilakatu zen. 2011n bigarren mailako buruz buruko txapeldunorde izan zen. Haren anaia David ere esku huskako pilotari profesional ohia da, eta biak batera erretiratu ziren pilota profesionaletik, 2018ko abuztuaren 10ean, Ezkaraiko pilotalekuan (Errioxa).[2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Enpresaren fitxa
  2. (Gaztelaniaz) «Miguel y David Merino: “Se acaba Aspe, la pelota continúa”» Deia 2018-08-12 . Noiz kontsultatua: 2019-01-07.
  3. (Gaztelaniaz) «David Merino: "Imaginaba que Aspe podía no renovarnos"» Mundo Deportivo 2018-08-17 . Noiz kontsultatua: 2019-01-07.


Biografia
Errioxako Autonomia Erkidegoa
Artikulu hau Errioxako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.