Miguel Sanz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miguel Sanz Sesma» orritik birbideratua)
Miguel Sanz


Nafarroako parlamentari

2007ko ekainaren 13a - 2011ko maiatzaren 14a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VII. legealdia

Nafarroako parlamentari

2003ko ekainaren 18a - 2007ko ekainaren 13a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VI. legealdia

Nafarroako parlamentari

1999ko ekainaren 26a - 2003ko ekainaren 17a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko V. legealdia

Nafarroako Gobernuko lehendakari

1996ko irailaren 18a - 2011ko uztailaren 1a
Javier Otano - Yolanda Barcina

Nafarroako parlamentari

1995eko ekainaren 24a - 1999ko ekainaren 25a
Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko IV. legealdia
Korellako alkate

1983ko ekainaren 23a - 1991ko ekainaren 25a
Bizitza
JaiotzaKorella1952ko irailaren 16a (71 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
IESE Business School
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta katedraduna
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Nafar Herriaren Batasuna

Miguel Sanz Sesma (Corella, Nafarroa, 1952ko irailaren 16a) Nafarroako Gobernuko lehendakari ohia da. Irakaskuntzan diplomaturik, bankan aritu zen politikara jo baino lehen. UPNko militantea da.

1983 eta 1987an Corellako alkate hautatu zuten. 1991 eta 1995 bitartean, Juan Cruz Alliren Nafarroako presidenteordea izan zen. Allik CDN osatzeko alderdia utzi zuenean, 1995eko hauteskundetarako UPNko zerrendaren buruan egon zen Miguel Sanz. Zerrenda bozkatuena bazen ere, CDNk, PSNk eta EAk bat egin zuten PSNko burua, Javier Otano, lehendakari[1] izendatzeko.

Eskandaluak zirela eta, Otanok uko egin zion lehendakaritzari 1996an, eta Miguel Sanzek, zerrenda bozkatuena zelako, Nafarroako lehendakari bihurtu zen. Kargu berean jarraitu zuen 2011 arte, 1999, 2003 eta 2007ko hauteskundeak irabaziz.

Ideologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sanzek Nafarroa Espainiako konstituzioaren aldi baterako 4. Xedapena ezabatzea defendatzen du Nafarroa erkidego autonomo izaten jarraitzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoan sartu ahal ez izateko:

« Arau hau ezabatu behar da, zeren etorkizunean nafarrak zorotasunean erortzen badira, Erreinu Zaharreko nortasuna pikutara bidali dezakete. »

Zentzu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoarekin organo instituzional bat sortzea ukatzen du ere bai.

Euskarari dagokionez oraingo hizkuntz zatiketa defendatzen du, euskararen ofizialtasunari uko eginez egun hizkuntzak ofizialtasuna duen Nafarroako iparraldera mugatuz.

« Euskararen normalizazioa, hezkuntzaren kalitatearentzat kaltegarria izango litzateke. Unibertsitate elebidun bat, unibertsitate txar bat izango litzateke. »

Sanz alderdi abertzaleekin mintzatzea nahiz akordioak egitea ukatu du, ETArekin erlazionatzen dituelako:

« EAJk ETAren helburuak jarraitzen ditu »

Bake Prozesuari dagokionez Jose Maria Aznarren garaian egindako bake prozesuan negoziazioa eta akordioak defendatu zituen :

« ETAk indarkeria uzten badu, elkarrizketa eta negoziaketa posible izango litzateke, eta hor, Nafarroa eskuzabala izango da »

Baina aldiz Jose Luis Rodriguez Zapateroren garaian egindako bake prozesua, haren ustez "Nafarroa arriskuan jartzen zelako" erakunde armatuarekin egindako elkarrizketetan. "Alderdien Mahaia" eratzearen aurkakoa ere izan zen.

2003ko uztailaren 23an, Euskal Herriko historia irakasten zuten Nafarroako eskolak zigortu behar zirela adierazi zuen Miguel Sanz lehendakariak. 2010ean Hezkuntza kontseilaritzak diru-laguntzak kendu zizkien bost argitaletxeri Nafarroa erakusten zutelako Euskal Herrian, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoarekin batera.[2]

Beste arlo batzuetan, PPren iritziak konpartitu ohi ditu, UPN eta PPren artean erlazio estua dela eta. Dena den, iritzi desberdinak agertu ditu hainbat kasutan, Irakeko Gerra "akatsa" izan zela esan zuenean bezala, adibidez.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sinonimoak dira lehendakari eta presidente izenak, baina Nafarroako Gobernukoa (Eusko Jaurlaritzakoa bezala) lehendakari da ofizialki: «Nafarroako Gobernuko Lehendakaria Foru Komunitateko erakunde politiko nagusia da» dio Nafarroako Foru Erkidegoko webgune ofizialean Nafarroako Lehendakaritzari eskainitako orriak.
  2. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/euskal-herriko-historia-irakasten-zuten-nafarroako-eskolak-zigortu-behar-zirela-adierazi-zuen-miguel-sanz-lurraldeko-lehendakariak
María ChiviteUxue BarkosYolanda BarcinaMiguel SanzJavier OtanoJuan Cruz AlliGabriel Urralburu