Edukira joan

Miguel de Oriol e Ybarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miguel de Oriol e Ybarra

Académico de la Real Academia de Bellas Artes de San Fernando

1990eko azaroaren 25a - 2025eko maiatzaren 4a
José María García de Paredes
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiguel de Oriol e Ybarra
JaiotzaMadril1933ko azaroaren 1a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2025eko maiatzaren 4a (91 urte)
Familia
AitaJosé María Oriol
AmaMaría de Gracia Ybarra Lasso de la Vega
Ezkontidea(k)Carmen de Icaza Zabálburu
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Yale Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta hirigilea
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Donostiako Deustuko Unibertsitatearen campuseko eliza.

Miguel de Oriol e Ybarra (Madril, 1933ko azaroaren 1aibidem, 2025eko maiatzaren 4a) arkitekto espainiar ospetsua izan zen. Euskal Herrian EUTGko campusa egin zuen 1961ean. Sari asko jaso zituen.[1]

Miguel de Oriolen familia oso ezaguna da. Jose Maria Oriolen semea, eta Talgoren sortzaile Jose Luis Oriol Uriguenen biloba izan zen.[2] Lehen aldiz ezkondu zen Maria del Carmen de Icaza Zabalburu dekoratzaile, gidoilari eta telebista-ekoizlearekin, eta bost seme-alaba izan zituzten: Miguel, Pedro, Monica, María del Carmen eta María Gracia. Bigarren aldiz ezkonduta dago Ines de Sarriera eta Fernandez de Muniainekin.

Batxilergoa Sari Bereziarekin amaitu zuen. Madrilgo Arkitektura Goi Eskolan ikasi zuen eta 1959ko uztailean Karrera Amaierako Proiektuan bikain kalifikazioarekin bukatu zuen. Hirigintza ikasi zuen Yaleko Unibertsitatean. 1964an doktoregoa bukatu zuen Madrilen. 1990eko ekainean San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako akademiko oso hautatu zuten.[3]

Beste jarduera batzuen artean, 30 urtetan zehar ABCn eta beste hedabide batzuetan kolaboratu zuen bere artikuluekin. Ser Arquitecto liburuaren eta beste argitalpen batzuen egilea izan zen. Ohiko hizlaria izan zen hitzaldi eta mahai-inguruetan.

E.a.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]