Miguel de la Madrid

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Miguel de la Madrid
De la madrid1.jpg
52. Mexikoko presidente

1982ko abenduak 1 - 1988ko azaroak 30
José López Portillo - Carlos Salinas de Gortari
Fondo de Cultura Económica

1999 - 2000
Enrique González Pedrero - Gonzalo Celorio
Bizitza
Jaiotza Colima1934ko abenduaren 12a
Herrialdea  Mexiko
Heriotza Mexiko Hiria2012ko apirilaren 1a (77 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
John F. Kennedy School of Government
Harvard Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea politikaria eta abokatua
Enplegatzailea(k) Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Jasotako sariak
Sinesmenak
Alderdi politikoa Institutional Revolutionary Party

Miguel de la Madrid Hurtado (Colima, Mexiko, 1934ko abenduaren 12a - Mexiko Hiria, 2012ko apirilaren 1a) mexikar politikaria, legegizona eta ekonomista izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbidea ikasi zuen Mexikoko Unibertsitate Autonomoan, eta administrazio publikoko ikasketak egin zituen Harvarden. Kargu publiko garrantzitsuak izan zituen, finantza gaien ingurukoak gehienetan. José López Portilloren agintaldian (1979-1981), Programazio eta Aurrekontuen ministerioko idazkari izan zen.

1981ean, Alderdi Iraultzaile Instituzionaleko (PRI) buru izendatu zuten, eta 1982ko lehendakaritzarako hauteskundeak irabazi zituen. Arazo ekonomiko larriei aurre egin behar izan zien bere agintaldian: kanpoko zorra negoziatu zuen eta austeritate-neurriak hartu behar izan zituen. 1984an, Latinoamerikako hainbat herrialde bisitatu zituen, eta ekonomia-irizpide ekonomikoen batasuna proposatu zuen. 1988an, alderdi bereko Carlos Salinas de Gortarik ordezkatu zuen lehendakaritzan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miguel de la Madrid Aldatu lotura Wikidatan