Mika Waltari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Mika Waltari
Mika Waltari.jpg
Bizitza
Izen osoa Mika Toimi Waltari
Jaiotza Helsinki1908ko irailaren 19a
Herrialdea  Finlandia
Bizilekua Etu-Töölö
Lehen hizkuntza finlandiera
Heriotza Helsinki1979ko abuztuaren 26a (70 urte)
Hobiratze lekua Hietaniemi hilerria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Helsinkiko Unibertsitatea
Hizkuntzak finlandiera
Jarduerak
Jarduerak idazlea, itzultzailea, kazetaria, eleberrigilea eta gidoilaria
Jasotako sariak
Nominazioak
Izengoitia(k) Kristian Korppi, Leo Rainio, Leo Arne, M. Ritvala eta Nauticus
IMDb nm0909958
Mika Waltari signature.svg

Mika Toimi Waltari (Helsinki, 1908ko irailaren 19a - Helsinki, 1979ko abuztuaren 26a) finlandiar idazlea izan zen, genero historikoan nabarmendu zena[1]. Bereziki ezaguna best-seller izan zen Sinuhe egyptiläinen (Sinuhe egiptoarra) izenburuko eleberria idazteagatik, zinemara moldatua ere izan zena. Olerkigintza eta antzerkia ere landu zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mika Waltari Helsinkin jaio zen eta bost urte zituela aita hil zitzaion. Haurra baino ez zen Finlandiako Gerra Zibila izan zenean. Beranduago Helsinkiko Unibertsitatean teologia ikasten hasi zen bere amak bultzatuta, baina laister utzi zuen filosofia, estetika eta literatura hartuz. 1929an graduatu zen, baina aurrez 1927an Parisen izan zen eta han idatzi zuen bere eleberri ezagunenetako bat, Suuri illusioni (Ilusio handia), bizitza bohemio baten istorioa.

1930 eta 1940 hamarkadetan kazetari eta kritikari izan zen, Europako hainbat egunkaritan idatziz. Suomen Kuvalehti aldizkariaren zuzendaria ere izan zen. Hainbat literatur lehiaketetan ere hartu zuen parte, bere iritzia kalitatezkoa zela erakusteko eta hauetan sortu zen Palmu inspektorea pertsonaia, Helsinkiko polizia departamenduko inspektore latza.

Bigarren Mundu Gerra garaian gobernuaren informazio zentruan egin zuen lan propaganda politikoaren menpe. 1945 urtean argitaratu zen mundu mailako sona emango zion lana, Sinuhe egyptiläinen (Sinuhe egiptoarra)[2]. 1954 urtean Hollywoodek zinemara eraman zuen. Eleberri historiko gehiago ere idatzi zituen, Aingeru iluna adibidez, Konstantinoplaren 1453ko erorketan kokatzen dena.

1957an Finlandierazko Akademiako kide bihurtu zen eta 1970an Turkuko Unibertsitateko ohorezko doktore izendatu zuten. Bi asteroidek ere bere omenezko izena dute, 4266 Mika Waltar eta 4512 Sinuhe

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finlandierazko idazle langileenetakoa izan da, izan ere 29 eleberri, 15 novella, 6 ipuin bilduma, 6 poesia bilduma eta 26 antzerki idatzi baitzituen. Bere lanak 30 hizkuntza baino gehiagotara itzuliak izan dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Mika Waltari, http://authorscalendar.info/mwaltari.htm. Noiz kontsultatua: 2017-11-24 .
  2. (Ingelesez)  Etusivu, https://kansallisbiografia.fi/english/person/702. Noiz kontsultatua: 2017-11-24 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mika Waltari Aldatu lotura Wikidatan