Mike Oldfield

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Mike Oldfield
Mike Oldfield
Mike Oldfield 2006an
Datu pertsonalak
Izen osoa Michael Gordon Oldfield
Jaio 1953ko maiatzaren 15a (64 urte)
Reading, Berkshire ( Ingalaterra)
Musika
Musika tresnak Ahotsa, gitarra, Piano
Generoa(k) New Age, Neofolk, Pop, World music
Erlazionatutako musikariak Kevin Ayers, David Bedford, Maggie Reilly, Pekka Pohjola
Webgunea www.mikeoldfield.com http://www.mikeoldfield.com/ www.mikeoldfield.com

Michael Gordon Mike Oldfield (Reading, 1953ko maiatzaren 15a -), britainiar musikari instrumentu askotakoa eta musikagilea da. Haren musika oso landua eta konplexua da, World music estiloan jaio eta new age, neofolk nahiz pop estiloekin nahasten dena. Arrakasta lortu zuen 1973an Tubular Bells albumari esker eta 1983an Moonlight Shadow singleari esker.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gazterik hasi zen musika idazten. 1967an bere arreba Sallyrekin folk musikako disko eta single bana grabatu zuen. Urtebete geroago, rock musika egiten hasi zen, eta Barefoot taldea sortu zuen, baina taldeak ez zuen luzaro iraun. Kevin Ayersen bandan baxua jotzen hasi zen, eta disko pare bat grabatu zuen; taldean musikari onaren fama lortu zuen.

Gero, Virgin disko konpainiarentzat lanean ari zela, bere izena mundu osora zabaltzea lortu zuen bere ametsetako proiektuarekin: Tubular Bells (1973). Diskoak izugarrizko arrakasta izan zuen, eta Virgin konpainia sendotzen eta eraikitzen lagundu zuen: 1981erako hamar milioi aletik gora saldu zituen.

Garai hartan punk musika zegoen modan, baina Oldfieldek lehen diskoarekin urratzen hasitako bideari jarraitu zion, eta Incantations argitaratu zuen, 1978. urtean. Dena dela, hurrengo urtean, orduko rock joera nagusitik hurbilago zegoen diskoa argitaratu zuen: Guilty. 1982an, pop komertzialerako urratsa egin zuen Five Miles Out diskoarekin, arrakasta handiz gainera. 1984an The Killing Fields filmerako musika idatzi zuen, eta Discovery diskoa argitaratu zuen.

Gero lan eklektikoagoak egin zituen, bere lehenengo diskoen erreferentea ahaztu gabe halere: Amarok (1990). Azken urte horretan Tubular Bells II argitaratu zuen, baina beste disko konpainia batekin. 1994an Elements argitaratu zuen, Virgin konpainiarekin egindako musiken bilduma bat. Handik gutxira azken teknologia informatikoak baliatzen hasi zen, eta 1998an Tubular Bells III argitaratu zuen.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Titulua UK Album Chart
zbk.
1973 Tubular Bells 1
1974 Hergest Ridge 1
1975 The Orchestral Tubular Bells 17
1975 Ommadawn 4
1978 Incantations 14
1979 Exposed 16
1979 Platinum 24
1980 QE2 27
1982 Five Miles Out 7
1983 Crises 6
1984 Discovery 15
1984 The Killing Fields 97
1987 Islands 29
1989 Earth Moving 30
1990 Amarok 49
1991 Heaven's Open
1992 Tubular Bells II 1
1994 The Songs of Distant Earth 24
1996 Voyager 12
1998 Tubular Bells III 4
1999 Guitars 40
1999 The Millennium Bell 133
2002 Tr3s Lunas
2003 Tubular Bells 2003 51
2005 Light + Shade 175
2008 Music of the Spheres 9

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mike Oldfield Aldatu lotura Wikidatan