Mikel Belloso
Mikel Belloso Arsuaga, pilota arloan Belloso deituraz ezaguna (Tolosa, Gipuzkoa, 1985eko martxoaren 5a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari jokatzen zuen, Asegarce enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,80 m luze da, eta 80 kg pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 2006ko abuztuaren 27an jokatu zuen, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. Partida hartan Alberto Belokiren aurka neurtu zen, eta 22-15 irabazi zion. Pilotaleku berean jokatu zuen profesionaletako azken partida, 2010eko abuztuaren 17an, artean 25 urte besterik ez zuela, Asegarcek ez baitzion kontratua berritu.[1][2]
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «Belloso juega hoy su último partido con Asegarce», Diario Vasco, 2010-08-17.
- ↑ Asier AIESTARAN: «Agur goiztiarregiak», Gara, 2010-08-19.
![]() |
Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |