Mikel Erentxun
Mikel Erentxun | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Caracas, 1965eko otsailaren 23a (58 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, disko-ekoizlea, musikagilea, kantugilea eta gitarra-jotzailea |
Lantokia(k) | Donostia |
Genero artistikoa | rock en Española |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
mikelerentxun.ws | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Mikel Erentxun Acosta (Caracas, Venezuela, 1965eko otsailaren 23a - ) Euskal Herriko abeslari eta konpositorea da.
Duncan Dhu taldean aritu bitartean, 1992an bere bakarkako karrera hasi zuen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oso gazterik Donostian hartu zuen bizilekua. Arkitektoa da EHUko DAGETen.
1982an hasi zen musikan Los Aristogatos izeneko taldearekin. Beste hainbat taldetan aritu ondoren, ordu arte Daltons taldean zebiltzan Diego Vasallo eta Juanrarekin batera Duncan Dhu taldearen sortzaile izan zen.
1992an Naufragios izeneko bere bakarkako lehen lana kaleratu zuen. Ordu arte Duncan Dhuk alboratutako kantuak eta berak sortutakoak osatzen zuten diskoa. Orduan hasten da lankidetza Jesús María Cormán idazle eta kantu-egilearekin.[1]
Duncan Dhuren hamargarren urtemuga zela-eta, disko bat kaleratu zuen taldekideekin batera eta bakarkako zereginetara itzuli zen 1995ean, El abrazo del erizo lanarekin. Disko hori ez zen aurrekoak bezain komertziala, berritzailea izaten saiatu zen oraingo honetan.
1998an kaleratu zuen Acróbatas diskoan guztiz nabarmena da Erresuma Batuan emandako denboraldiaren eragina.
2000. urtekoa da bere laugarren diskoa, Te dejas ver. Horretan, hasierako musika eta giro gozoetara itzuli da. Arrakasta handia lortu du Mikel Erentxunek Ameriketako Estatu Batuetan ere, eta bertan, Siete años izenburupean, bere bakarkako lanaren bilduma-edo izan daitekeen diskoa kaleratu zuten 2000. urtean.
2013 urteko martxoan bihotzeko ebakuntza egin zioten eta horren ondorioz bertan behera utzi behar izan zuen hurrengo hilabeteetarako prestaturik zuen jira.
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Naufragios - 1992
- El abrazo del erizo - 1995
- Acróbatas - 1998
- 7 años (AEBtan bakarrik) - 2000
- Te dejas ver - 2000
- Ciudades de paso - 2003
- Éxitos - 2004
- El corredor de la suerte - 2006
- Tres noches en el Victoria Eugenia - 2008
- Detalle del miedo - 2010 (Las Malas Influenciasekin batera)
- 24 golpes + Eléctrica PKWY - 2012
- Corazones - 2015
- Corazón salvaje EP - 2015
- El hombre sin sombra (estudioko albuma) + Live at the Roxy (zuzenean) - 2017
- El último vuelo del hombre bala - 2019
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala