Mikel I.a Poloniakoa
Itxura
Mikel I.a (polonieraz: Michał Korybut Wiśniowiecki, lituanieraz: Mykolas I Kaributas Višnioveckis; Biały Kamień, 1640ko maiatzaren 31 – Lviv, 1673ko azaroaren 10a) Poloniako errege eta Lituaniako Dukerri Handiko duke handia izan zen 1669tik hil zen arte.
Jeremi Wiśniowiecki printzearen semea izan zen. 1669an Poloniako errege hautatu zuten. Hautaketan eragina izan zuten bere aitaren merituek kosakoen matxinada ezabatzean. 1670ean Leonor Maria Austriakoarekin ezkondu zen, Fernando III.a enperadorearen alabarekin.
Haren aukeraren aurka agertu zen Frantziaren aldeko fakzioa. eta barne gatazka sortu zen. Gainera, Polonia Otomandar Inperioaren aurkako gerran sartu zen 1672an. Mikel urtebete geroago hil zen, kanpaina bat antolatzen.