Mikel II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mikel II.a
Solidus of Michael II the Amorian.jpg
Bizantziar enperadorea

820ko abenduak 25 - 829ko urriak 2
Leon V.a Armeniarra - Teofilo
Protostrator

Bizitza
Jaiotza Amorium770
Herrialdea  Bizantziar Inperioa
Heriotza Konstantinopla829ko urriaren 2a (58/59 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Thekla, wife of Michael II
Euphrosyne
Seme-alabak
Leinua Amorian dynasty
Jarduerak
Jarduerak ofiziala
Gradua jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Orthodox Christianitya

Mikel II.a (grezieraz: Μιχαήλ Β', Mikhaēl II; Amorium, Frigia, 770 - Konstantinopla, 829ko urriaren 2a), izengoitiz Amoriarra (grezieraz: ὁ Ἀμοριεῦς) eta Totela (grezieraz: ὁ Ψηλλός, Psellos), Bizantziar enperadorea izan zen 820-829 urteetan. Frigiar edo Amoriar dinastiako lehenbiziko agintaria izan zen.

Soldadu soil gisa hasi bazen ere, jeneral izatera iritsi zen. Leon Armeniarra, aspaldiko arma-laguna, sustengatu zuen, enperadore izendatua izan zedin (813). 820ko abenduan, ordea, Leonek heriotzera zigortu zuen, bere aurka konspiratzen zebilelakoan. Baina Mikelen aldekoek enperadorea hil zuten eta bera espetxetik tronura igaro zen. Tomas Eslaviarraren matxinadari aurre egin zion, bulgariarren laguntzari esker (822-824). 823an Kreta sarrazenoen menpean geratu zen eta 827an musulmanek Siziliaren aurkako erasoa hasi zuten. Bestalde, IX. mendean zehar Bizantzio zatitu zuen eztabaida ikonoklasta neurrira ekartzen saiatu zen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Michael II Encyclopædia Britannica Eleventh Edition (1910-1911)


Aurrekoa
Leon V.a Armeniarra
Bizantziar Inperioko enperadorea
820-829
Ondorengoa
Teofilo


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikel II.a Aldatu lotura Wikidatan