Mikel Larrañaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikel Larrañaga

Bizitza
JaiotzaAzpeitia1989ko abenduaren 20a (34 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaizkolaria

Mikel Larrañaga Elgarresta (Azpeitia, 1989ko abenduaren 20a) gipuzkoar aizkolaria da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hogei urterekin hasi zen aizkoran, gazte koadrilen arteko desafio batean, Amezketan.[1] 2013an Gipuzkoako Bigarren Mailako Aizkolari Txapelketan nagusitu zen, eta 2014an Lehen Mailako Txapelketa irabazi zuen.[2]

2016an podiuma osatu zuen Euskal Herriko txapelketan eta ordutik puntako aizkolaria da. 2019an bigarren egin zuen Euskadiko txapelketan eta Urrezko Aizkoran, eta 2020an Sherpa.ai txapelketan ere bigarren postua eskuratu zuen. 2022an laugarren aldiz irabazi zuen Gipuzkoako txapelketa. 2023an lortu zuen Sherpa.ai txapelketa irabaztea.

Sari garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]