Mikel Lertxundi
Itxura
Mikel Lertxundi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Berriatua, 1951ko urtarrilaren 29a (73 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
lertxundi.eu |
Mikel Anjel Lertxundi Argoitia (Berriatua, Bizkaia, 1951ko urtarrilaren 29a) bizkaitar eskultorea da. Mikel Lertxundi izena erabiltzen du berak.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alemanian, Estatu Batuetan eta Japonian bere ezagutzak zabaltzen aritu ostean, berriro ere Euskal Herrira itzuli zen. Bere lanetan harria, burdina eta zura dira nagusi, eta era orekatuan azaldu nahi ditu bere lanetan. Euskal Herri osoan zehar zortzi urteko bira bat egin ostean, Euskaradun arte unibertsala liburua kaleratu zuen. Maribel Aiertzarekin ezkonduta dago.
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskaradun arte unibertsala, 1988, ISBN: 978-84-404-2662-8
- Lertxundi espazioa lurra denbora, 2019. Maribel Aiertzarekin elkarlanean prestatuta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Aurkezpena | MIKEL LERTXUNDI. (Noiz kontsultatua: 2019-07-25).
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.